EHKOlektiboaren 10. TOPAKETAk Uharte-Arakil-en Nafarroan.

[FR] dessous

[ES] más abajo

[EUS]

Ze poza lagunartean elkartzen garenean, aspaldiko aurpegiak, kide berriak, lan-taldeetako kamaradak, bisitariak!

3terdietarako kide mordoxka bat zegoen Aralar Mendi elkartearen ateak irekitzeko itxoiten. Barruan talde eragileko kideak, merienda prestatzen buru belarri; kafea, infusioak eta pastak kideei ongietorria emateko.

IMG_20170128_161124142_HDR.jpg

Aspaldiko agurrak eta meriendarako tarte bat eskaini ondoren 4etan asi genuen topaketa. 2016Ko ibilbidea errepasatzeari ekin genion, antolatutako ekintza, jarduera, azoka, bideoa,…. asko dira EHKO ikusi eta entzun diren espazioak!! Orokorrean, urteko ekintzak ondo atera dira eta balorazio ona egin dugun arren barne mailan sendotu eta errotzeko beharra dugula antzeman dugu.

Jarraian 2017ra begira talde eragileak dituen zenbait proposamen aurkeztu ziren. EHKO mugimendua den heinean lurralde batetik bestera ibiltzeko beharra du, eta pasadan urtean Bizkaira hurbildu zen bezalaxe aurten Araba eta Nafarroan nahi dugu egin esfortzu berezia. Jada 60 dira EHKO etxalde sarea osatzen dutenak, baina gure herriko burujabetza indartzeko, sare hau ondo josi behar dugu. Horretarako Euskal Herriko hegoaldean eragile eta laborari gehiago beharko ditugu. Beraz 2017ko azoka Gasteizen egiteko asmoa dugu, eta bertako eragileekin lana estutzeko!DSC_6109.JPG

Dinamikoagoa bihurtu zen bilkura LAN TALDEETAN banatu ginean. 9 talde egin ziren: ARTZAIN, BEHI-ESNEDUN, BARATZEZAIN, FRUTAZAIN, ERLEZAIN, ZEREAL OKIN, MONOGASTRIKO, HERRITARRAK eta BASERRIA BERE OSOTASUNEAN. Talde bakoitzak, barne funtzionamenduaz hausnartu zuten, eta ondorioz talde bakoitzeko arduradun bat finkatu zen. Lan talde batzuk 2017ko bilera eguna eta tokia finkatu zituzten.

Laister zabalduko dizuegu LAN-TALDEEN egutegia!!

Bukatzeko talde eragilea eta onarpen komisioa osoatzen duten kideak aurkeztu ziren, eta gaur egun EHKOlektiboak Araba eta Nafarroako ordazkariak izateko beharraz hitz egin zen.

Eguna borobiltzeko otordu ederraz gozatu genuen, kideen ekarpen eskuzabalekin!! Iparraldetik Axoa dastatu geneuen, okinek, ogi bereziak ekarri zituzten, artzai eta behi-esne ekoizleak, gazta, eta hori dena sagardo eta ardoz bustirik. BAPO!!IMG_20170128_163625667.jpg

Eskerrik asko hara hurbildu zineten guztioi eta bereziki, antolakuntzan zein ekintzetan modu aktiboan parte hartu zenuten guztioi!!

10.Topaketen ARGAZKI BILDUMA

EHKO topaketen deialdia 28/01/2017 eitb-ko LANDABERRI saioan kontatu genuen, eta baita Xaloa telebistan 33:35 minututik aurerra..

Sigue leyendo

Anuncios

1º EHKO AZOKA

EHKO 1º azoka (25)    EHKO 1º azoka (27)

Gure kolektiboa eta identifikatzailea martxan dauzkagula ospatu genuen!

Iruñako Sarasate pasealekua baserritar eta herritarren elkargune izan zen. Ilusioa harnastu genuen partaideen artean, eta alaitasuna sentitzen zen Euskal Herriko laborarien topaketa honetan!

Azoka Euskal Herriko aniztasun eta aberastasunaren argazkia izan zen, elkarrekin gure herrien elikadura autonomiara iritsi gaitezkeenaren adibide.

Marigorringoa aurkezteaz gain, agroekologia argazki bidez aurkeztu genuen eta nekazaritza ekologikoaren aldarrikapena egin genuen..

EHKO 1º azoka (44)    EHKO 1º azoka (26)

Aniztasun hau eta naturatik lortzen ditugun elikagai eta zaporeak dastatzera eman genituen; EKOLOGIKOAK eta BERTAKOAK eskaini ahal digun osotasuna dastatuz!

EHKO 1º azoka (36)    EHKO 1º azoka (18)

Bazkaltzeko orduan, Katakrak jatetxean, 60 pertsona bildu ginen, eta zenbaitzuk arras berandu arte luzatu zuten besta!!

EHKO 1º azoka (13)   EHKO 1º azoka (12)

EHKO 1º azoka (46)    EHKO 1º azoka (46)

 

 

8. TOPAKETAK- Jauregibarria – Zornotza

8.Topakeak Zornotza (1)    8.Topakeak Zornotza (9)

 

Pasaden urtarrilaren 24ean kolektiboaren 8. Topaketak ospatu genituen. Topaketen izaera nagusia, elkartzea izanik egunerokotasunean hurbilean ez ditugun kideekin egoteko aukera politaz gozatu genuen. Lurralde guztietako ordezkaritza lortuz, 60 pertsonek parte hartu zuten.

Egitarauan aurreikusi zen moduan, talde eragileak konpromisoen agiria eta onarpen komisioa aurkeztu zituen.

Konpromisoen agiria, talde eragileak (juntak) definitu duen dokumentua da eta EHKO identifikatzailea erabili ahal izateko beharrezkoa izango da. Kolektiboaren kide egin diren baserritarren gehiengoak EHKO identifikatzailea eskatu dute. Horretarako Konpromisoen Agirian, etxaldeak EHKOren irizpideak betetzen dituela eta kolektiboarekiko eskatzen diren konpromisoak hartzen direla sinatu dute. Konpromisoen agiria, kolektiboak definitu zuen zuhaitzean oinarritzen den dokumentua da, eta EHKO identifikatzailea eskatu duten laborarien etxaldera bidali da. Zuhaitza sinbolo hartuta, sustraietan konpromisoak jasotzen dira, enborrean oinarrizko baldintzak eta adarretan garapen bideak. Orotara, 7 bat konpromiso eta hazkuntza, agronomia, salmenta eta alde soziala jasotzen dituen 15 bat baldintza jasotzen ditu dokumentu honek.

Lanean hasteko lehen dokumentu bat da, eta denbora pasa hala ekarpenak jaso eta egokitzen joango gera.

Onarpen komisioa, kolektiboaren barruan eta talde eragilearen barruan sortu dugun azpi lan talde bat da. Bere funtzioa, EHKO identifikatzailea eskatu duten baserrien jarraipena egitea izango da.

Onarpen komisioko 5 kideek (EHKO identifikatzailea lortu duten 3 laborari eta 2 herritar), Euskal Herriko lurraldetasuna ordezkatzen dute, eta aldi berean, ekoizpen zein kontsumo arlo ezberdinetako adituak dira. Berme sistema parte hartzailea sustatu nahian, komisioaren izpiritua kolaborazioa izango da. Lan markoa Euskal Herria izanik, elkar ezagutza eta konfiantzan oinarrituko da komisioaren lana. EHKO identifikatzailea lortze aldera, komisioak hobekuntzak proposatuko dizkio jarritako minimoak betetzen ez dituen horri, lanketarako epeak emanez eta aktiboki elkartearen dinamikan parte hartzen jarraituz.

Gainera, elkarte kolaboratzaileetako jakitunen laguntza izango du, hala nola; BLE, Biolur, Bionekazaritza, Lurreko, ENEEK eta Landare.

Ostean, Andoni Garcia –EHNE Bizkaiko kideak transgenikoen gaian murgildu gintuen. Izan ere, konpromisoen agiriak jasotzen duen transgenikoen atalean, zein muga finkatu? Denok transgenikoen kutsadura “0” izatea nahi badugu ere, nola landu kutsadura maila 0.1, 0.5 izan duen kasu hori? Ondorio nagusia, printzipioz kutsadura maila 0 eskatuko dugula izan zen, eta urte honetan zehar kutsadura kasuak nola jorratu aztertuko dugu.

8.Topakeak Zornotza (3)

 

8Topaketak aurkezpena EUSK  8Topaketak aurkezpena erderaz  8Topaketak aurkezpena frants

Irabarneko 6. Topaketak: EHKOlektiboak urrats bat aurrera!

23   31

Hunkigarria eta esanguratsua izan zen EHkolektiboaren VI. Topaketetan izan genuen parte hartze handia. Zuberoako Irabarne herriko jauregian ehun pertsona pasatxo bildu ginen!

Azken 18 hilabeteetan egin den lanaren ondorioz, EHKOlektiboak egiten duen proposamena landu eta onartu zen azken topaketa hauetan; zeintzuk izango dira EHKOren lan esparruak? Zer motatako identifikazio tresna aukeratuko dugu? EHKO elkartea sortuko dugu?

Hemen duzue egin zen AURKEZPENA, klickatu gainean!

Aquí tenéis la PRESENTACIÓN, ¡pinchad encima!Aukezpena eusk  Presentacion encuentros cast

32   25

19   5

Sintesiak eta ondorioak ulertzeko, mesedez irakurri TOPAKETEN AURKEZPENA.

SINTESIA eta ONDORIOAK:

– Oraindik gauzak gehiago zehaztu behar dira; zuhaitzak (irizpideak eta baldintzak), identifikatzaile eta bere erabilera, antolaketa… eta sozial arloa gehiago lantzea eskatu da.

– Kideen jarraipena egiteko onarpen komisio bat eratuko da; konfiantzan eta sektorearen ezagutzaren gertutasunean oinarrituko dena (behintzat hasiera batean), baina erronka, jarraipen serio bat egitea izango litzateke. Sinesgarritasuna bermatu.

– Gertutasuneko komunikazioa bermatuko duen identifikatzailea izango da. Ez marka komertzial bat. Baina bai bioindustrialetik desberdinduko gaituena.

– Elkarteen arteko duplizidaderik ez egotea, koordinazioa eta lanen banaketa egin behar da.

– EHKO elkartea sortzeko urratsak emango dira.

– Bozkaketa egin zen eta egindako proposamena bide onetik doala baieztatu da; 84 bozka BAI, 2 bozka Ez (14 animatzaile, ez dute bozkatu)

 Eskerrik asko kolektiboan parte hartzeagatik!

4     12

Para comprender bien la síntesis, por favor leer la presentación

SINTESIS y CONCLUSIONES:

– Todavía hay que concretar más las cosas; los árboles (criterios y condiciones), el identificador y su uso, la organización… y se ha pedido trabajar más el aspecto social.

– Para el seguimiento de las personas socias, se creará una comisión de adhesión; se basará en la confianza y en el conocimiento del sector (por lo menos en un principio), pero el reto es hacer un seguimiento serio. Garantizar la credibilidad.

– Será una herramienta, un identificador que garantizará la comunicación de cercanía. No será una marca comercial. Pero nos diferenciará del bioindustrial.

– No tiene que haber duplicidad entre las asociaciones. Coordinación y reparto de funciones.

– Se darán pasos en la creación de la asociación EHKO.

– Para afirmar que la propuesta realizada va por buen camino, se hizo una votación con el resultado siguiente: 84 votos a favor, 2 votos en contra (las personas asalariadas de las asociaciones no votaron)

¡Gracias por vuestra participación en el colectivo!

EKAINAK 14 V. TOPAKETAK- AGURAIN

EHKO V.TOPAKETAK 

 V.eme RENCONTRES 

V.ENCUENTROS EHKO

Capture d’écran 2013-05-27 à 13.10.20

Dakizuen moduan, pasaden ekainaren 14ean Aguraingo Udaletxean, EHKOren V. Topaketak ospatu genituen. Eguraldi eguzkitsua zelarik, jendearen parte hartzea txikiagoa izango zenaren susmoa genuen baina azkenik, 50 pertsona inguru bildu ginen.

Topaketen gonbidapenean aurreratzen genuen bezala, bilkuraren lehen zatian, azken hilabeteetan aurrera eraman diren lan taldeen emaitzak ezagutzera eman ziren. (Ikusi taula; Lan taldeen emaitzak )( Ikusi; V. Topaketak aurkezpena)

Lan talde bakoitzaren behar edo ezaugarri bereziez gain, talde guztiek behar aman komun batzuek agertu dituzte, eta nagusiki 3 direla esan dezakegu:

  • Gizartearekiko sentsibilizazioa eta komunikazioa: ekologikoa, bertakoa, etxaldekoa, artisaua, herri eta landa guneen garapena, …
  • Proiektu kolektiboak lantzea
  • Sarea eraikitzea: elkar ezagutzea

Normala den bezala, hasierako zati honetan ez zen eztabaida handirik sortu. Lan taldeei buruzko xehetasun batzuk eskatu ziren, baina orokorrean egindako lanaren azalpen bat eman zen.

V. topaketak aurkezpenak V.Topaketen aurkezpena EUSK. (pdf)

Presentacion V. Encuentros portada V. Encuentros presentación CAST. (pdf)

Taula lan taldeak sintesiaTaula: Lan taldeen sintesia EUSK. (pdf)

Presentación grupos trabajoTabla: Síntesis grupos de trabajo CAST. (pdf)

Lehen zatiaren ostean, atseden txiki bat egin genuen, kafea, tea eta Haristizabal baserriko gaileta goxoekin.

Bigarren zatian, gaur egun gure inguruan eta Europa mailako beste talde edo kolektiboek erabiltzen dituzten identifikazio bideetatik habiatuta, EHKOrentzat aztertu diren aukerak aurkeztu ziren. (Ikusi; Identifikazio aukerak taula)

Hiru bide proposatzen dira; mugimendu bat, sinadura bat, edo marka kolektibo bat. Eztabaida sortzeko eta jendearen iritzia entzuteko, bi galdera nagusi pausatu ziren:

– Zigilu bat beharrezkoa al dugu EHKOn?

– Eta estruktura juridiko bat?

IMGP4199    IMGP4208

Identifikazio taula EuskTaula: Identifikazio aukerak EUSK (pdf)

Posibilidades de identificación Tabla:Posibilidades de identificación CAST. (pdf)

Bertaratu zen jendearen parte hartzea oso ona izan zela esan behar dugu. Jende desberdinak parte hartu zuen eta, bata bestearen errespetuarekin, eztabaida atsegina izan zen.

Topaketa hauek ez zuten helburu erabakiak hartzea, baina bai identifikazioaren inguruan 3 bideak proposatzea, urtearen amaieran hartu beharreko erabakiak lantzen hastea  eta jendearen iritzia entzutea. Helburu hauek, ondo bete zirela esan dezakegu.

Nahiz eta ez ziren erabaki handiak hartu, eztabaida horretatik atera ditugun ondorioak hauek dira:

  • Kanpotik datozenetatik eta industrialetatik desberdintzeko beharra berretsi da. Horretarako tresna efiziente bat bilatu behar dugu, baina baliabide gehiegirik gabe.
  • Egiteko molde industrial eta arruntetatik aldendu, komunikazio eta estruktura mailan.
  • Kanpo komunikazio lantzeko beharra.
  • Urratsez urrats joan, zigiluari lehentasunik eman gabe, kolektiboak lan eta indarra hartzen doan heinean, zigiluaren beharra erabaki.

Udararen ostean, identifikazio gaia elkarteekin, eta lan taldeekin serioskiago landuko dugu. Datorren topaketak abenduan ospatuko dira, Xiberuan!!

Jarrai dezagun elkarrekin lanean!!

ORTUTIK AHORAko kideek prestatutako bazkari goxo batekin amaitu ziren topaketak. Aguraingo Santa Maria plazako estalpeetan egin genuen, eta oso giro atseginaz gozatu genuen.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!!

Hemen duzue ORTUTIK AHORAri buruzko informazio gehiago:

ORTUTIK AHORA 1

Berriozargo topaketen bilduma: IV.TOPAKETA BULETINA

Pasaden udazkenean Berriozarren ospatu genituen topaketetan bi gai nagu landu ziren nagusiki: Europako araudiaren zigilua eta kolektiboaren lan metodologia.

Topaketak elkargune garrantzitsuak dira kolektiboarentzat, izan ere lurralde, elkarte eta lan berezitasun ezberdinetako baserritar, herritar eta animatzaileak elkartzeko parada ematen dute.

Oraingoan ere, giro jator batean, kolektiboa aurrera eramateko indarra eta gogoak piztu ziren.

Hemen dituzuen buletinetan (eukaraz, frantsesez eta erdaraz), topaketen laburpena jasotzen da.

Topaketen buletina Euskaraz

BULETIN IV.RENCONTRES. DOC PDF

BOLETÍN VI. ENCUENTROS. DOC PDF

 

 IV (7)     IV (11)

IV (15)                IV (5)