Ibilbidea:

  • 2007-2008 urteetan, Euskal Herriko bio elkarteek lehen gogoetak mahai gainean jartzen dira: bertako bio nekazaritza baserritarra identifikatzeko beharrez dago.
  • 2008-an lehen topaketak ospatzen dira Urruñan. Hordutik, urtero urtero topaketak antolatu dira lurralde ezberdinetan txandaka.
  • Azken urteetan eramandako lan talde dinamika eta topaketen emaitzaren ondoren, 2014ko martxoan EHKOLEKTIBOA elkarte autonomo gisa ofizializatzen da.
  • POCTEFA garaian (2012 uztaila – 2013 abendua), 220 pertsonek parte hartu zuten (500 gonbidapen inguru bidali zirelarik) EHKOLEKTIBOAn. Garai honetan, EHKOren orientazioa eta helburuak finkatu ziren.

POCTEFA garaian jasotako ondorioak:

  • Egun, Euskal Herri mailako egitura baten hutsunea dago.
  •  Gure etxe hurbiletik haratagoko baserritarrekin biltzea oso positiboa. (Geure buruak hobetzeko, taldean egite moldeak partekatu)
  •  Identifikazio tresna bat beharrezkoa da.
  •  Instalatzera doan jendearentzat oso lagungarri: lan ildoak eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren aldez aurretik jakitea.
  •  Herritarren parte hartzea beharrezkoa dugula. Herritarrekin ere EHKOren baloreak landu behar dira.

 

EHKOLEKTIBOA momentu hauetan…

  • 2014ko apirilak 8an, EHKOLEKTIBOAren zuhaitza landatu zuen Talde eragileak (juntak). Elkartearen egoitza den GARROko jauregiaren eremuetan, « Dantzari gorria » izeneko bertako sagarrondo bat.
  • 2014ko martxoaren 24ean EHKOLEKTIBOA elkarte ofiziala bilakatzen da, Frantziako elkarteen erregistroan.
  • Talde eragilea 11 kidez osaturik dago (9 laborari, 2 herritar)
  • Lehendakaria, Maialen Martiarena artzain Nafartarra dugu eta lehendakari ordea, Jokin Zaldunbide, Lapurtarra.

Elkartea sortu da! Zuhaitza landatu dugu!

20140408 GARRO EHKO ZUHAITZA (7) 20140408 GARRO EHKO ZUHAITZA (23)

Eratze asanbladaren ostean, pasaden martxoan EHKOLEKTIBOA ELKARTEA legalki eratu da!

Elkartearen egoitza soziala Lekorneko GARRO JAUREGIA izango da (Lapurdi, Iparraldea).

Elkartearen gidaritzarako lan koordinazio talde berri eratu delarik, pasaden apirilaren 8an gure zuhaitza landatu genuen, elkartearen sorreraren sinbolo gisa. Lapurdi bertako barietate bat da “Dantzari arrosa”. Gabriel Durruty-ren laguntzaz landu eta lortutako sagarrondoa dugu. Garroko baratzezain ekologikoen eremuan landatua, “hesi” naturalaren parte delarik.

Egun horretan prentsaurrekoa eman genuen, sortu berri dugun elkartearen berri emateko eta elkartearen KIDE izateko ateak zabalik daudela esateko.

Oraingoz, idatzi “ehkolektiboa@gmail.com” helbide elektronikora, kide izan nahi duzuela esanez. Laster kidetzeko fitxak zuen eskuragarri izango ditugu.

 

20140408 GARRO EHKO ZUHAITZA (26)

Hemen goian, EHKOLEKTIBOAREN zuhaitzarekin elkarteko lehendakaria Maialen Martiarena eta lehendakari ordea Jokin Zaldunbide.

 

Eratze Asanblada – 2014 Martxoak 1

20140301 Eratze Asanblada (10)    20140301 Eratze Asanblada (6)

Zaldibiako Goizane Eraikuntzan, EHKOLEKTIBOA Elkartea sortzeko ERATZE ASANBLADA ospatu genuen, pasaden martxoaren 1ean.

45 pertsona inguru bertaratu ginelarik, Elkartearen estatutuak irakurri eta proposamen batzuk gehituta, estatutuak onartu ziren.

Elkarteak izango duen Junta berria ere aurkeztu zen. Oraindik ere, juntakide izateko aukera eman zitzaien bertaratuei.

20140301 Eratze Asanblada (8)

 

Batzarra bukatzeko, Juanma Intxaurrandietak “PAC berria eta ekologikorako diru laguntzak landa garapen programetan” hitzaldia eman zuen.