EHKOlektiboaren 10. TOPAKETAk Uharte-Arakil-en Nafarroan.

[FR] dessous

[ES] más abajo

[EUS]

Ze poza lagunartean elkartzen garenean, aspaldiko aurpegiak, kide berriak, lan-taldeetako kamaradak, bisitariak!

3terdietarako kide mordoxka bat zegoen Aralar Mendi elkartearen ateak irekitzeko itxoiten. Barruan talde eragileko kideak, merienda prestatzen buru belarri; kafea, infusioak eta pastak kideei ongietorria emateko.

IMG_20170128_161124142_HDR.jpg

Aspaldiko agurrak eta meriendarako tarte bat eskaini ondoren 4etan asi genuen topaketa. 2016Ko ibilbidea errepasatzeari ekin genion, antolatutako ekintza, jarduera, azoka, bideoa,…. asko dira EHKO ikusi eta entzun diren espazioak!! Orokorrean, urteko ekintzak ondo atera dira eta balorazio ona egin dugun arren barne mailan sendotu eta errotzeko beharra dugula antzeman dugu.

Jarraian 2017ra begira talde eragileak dituen zenbait proposamen aurkeztu ziren. EHKO mugimendua den heinean lurralde batetik bestera ibiltzeko beharra du, eta pasadan urtean Bizkaira hurbildu zen bezalaxe aurten Araba eta Nafarroan nahi dugu egin esfortzu berezia. Jada 60 dira EHKO etxalde sarea osatzen dutenak, baina gure herriko burujabetza indartzeko, sare hau ondo josi behar dugu. Horretarako Euskal Herriko hegoaldean eragile eta laborari gehiago beharko ditugu. Beraz 2017ko azoka Gasteizen egiteko asmoa dugu, eta bertako eragileekin lana estutzeko!DSC_6109.JPG

Dinamikoagoa bihurtu zen bilkura LAN TALDEETAN banatu ginean. 9 talde egin ziren: ARTZAIN, BEHI-ESNEDUN, BARATZEZAIN, FRUTAZAIN, ERLEZAIN, ZEREAL OKIN, MONOGASTRIKO, HERRITARRAK eta BASERRIA BERE OSOTASUNEAN. Talde bakoitzak, barne funtzionamenduaz hausnartu zuten, eta ondorioz talde bakoitzeko arduradun bat finkatu zen. Lan talde batzuk 2017ko bilera eguna eta tokia finkatu zituzten.

Laister zabalduko dizuegu LAN-TALDEEN egutegia!!

Bukatzeko talde eragilea eta onarpen komisioa osoatzen duten kideak aurkeztu ziren, eta gaur egun EHKOlektiboak Araba eta Nafarroako ordazkariak izateko beharraz hitz egin zen.

Eguna borobiltzeko otordu ederraz gozatu genuen, kideen ekarpen eskuzabalekin!! Iparraldetik Axoa dastatu geneuen, okinek, ogi bereziak ekarri zituzten, artzai eta behi-esne ekoizleak, gazta, eta hori dena sagardo eta ardoz bustirik. BAPO!!IMG_20170128_163625667.jpg

Eskerrik asko hara hurbildu zineten guztioi eta bereziki, antolakuntzan zein ekintzetan modu aktiboan parte hartu zenuten guztioi!!

10.Topaketen ARGAZKI BILDUMA

EHKO topaketen deialdia 28/01/2017 eitb-ko LANDABERRI saioan kontatu genuen, eta baita Xaloa telebistan 33:35 minututik aurerra..

Sigue leyendo

EHKO BIDEOA!

Zer da AGROEKOLOGIA? Nola definitu? Galdera horiei erantzuteko, eta baita EHKOlektiboa ezagutzera emateko ere, bideo bat egin dugu. Denon artean eta teknologia berriak baliatuta, zabaldu dezagun ikus-entzunezko aurkezpen xume bezain erakargarri hau lau haizetara!!

EHKOlektiboa mugimendua martxan dago!

1º EHKO AZOKA

EHKO 1º azoka (25)    EHKO 1º azoka (27)

Gure kolektiboa eta identifikatzailea martxan dauzkagula ospatu genuen!

Iruñako Sarasate pasealekua baserritar eta herritarren elkargune izan zen. Ilusioa harnastu genuen partaideen artean, eta alaitasuna sentitzen zen Euskal Herriko laborarien topaketa honetan!

Azoka Euskal Herriko aniztasun eta aberastasunaren argazkia izan zen, elkarrekin gure herrien elikadura autonomiara iritsi gaitezkeenaren adibide.

Marigorringoa aurkezteaz gain, agroekologia argazki bidez aurkeztu genuen eta nekazaritza ekologikoaren aldarrikapena egin genuen..

EHKO 1º azoka (44)    EHKO 1º azoka (26)

Aniztasun hau eta naturatik lortzen ditugun elikagai eta zaporeak dastatzera eman genituen; EKOLOGIKOAK eta BERTAKOAK eskaini ahal digun osotasuna dastatuz!

EHKO 1º azoka (36)    EHKO 1º azoka (18)

Bazkaltzeko orduan, Katakrak jatetxean, 60 pertsona bildu ginen, eta zenbaitzuk arras berandu arte luzatu zuten besta!!

EHKO 1º azoka (13)   EHKO 1º azoka (12)

EHKO 1º azoka (46)    EHKO 1º azoka (46)

 

 

8. TOPAKETAK- Jauregibarria – Zornotza

8.Topakeak Zornotza (1)    8.Topakeak Zornotza (9)

 

Pasaden urtarrilaren 24ean kolektiboaren 8. Topaketak ospatu genituen. Topaketen izaera nagusia, elkartzea izanik egunerokotasunean hurbilean ez ditugun kideekin egoteko aukera politaz gozatu genuen. Lurralde guztietako ordezkaritza lortuz, 60 pertsonek parte hartu zuten.

Egitarauan aurreikusi zen moduan, talde eragileak konpromisoen agiria eta onarpen komisioa aurkeztu zituen.

Konpromisoen agiria, talde eragileak (juntak) definitu duen dokumentua da eta EHKO identifikatzailea erabili ahal izateko beharrezkoa izango da. Kolektiboaren kide egin diren baserritarren gehiengoak EHKO identifikatzailea eskatu dute. Horretarako Konpromisoen Agirian, etxaldeak EHKOren irizpideak betetzen dituela eta kolektiboarekiko eskatzen diren konpromisoak hartzen direla sinatu dute. Konpromisoen agiria, kolektiboak definitu zuen zuhaitzean oinarritzen den dokumentua da, eta EHKO identifikatzailea eskatu duten laborarien etxaldera bidali da. Zuhaitza sinbolo hartuta, sustraietan konpromisoak jasotzen dira, enborrean oinarrizko baldintzak eta adarretan garapen bideak. Orotara, 7 bat konpromiso eta hazkuntza, agronomia, salmenta eta alde soziala jasotzen dituen 15 bat baldintza jasotzen ditu dokumentu honek.

Lanean hasteko lehen dokumentu bat da, eta denbora pasa hala ekarpenak jaso eta egokitzen joango gera.

Onarpen komisioa, kolektiboaren barruan eta talde eragilearen barruan sortu dugun azpi lan talde bat da. Bere funtzioa, EHKO identifikatzailea eskatu duten baserrien jarraipena egitea izango da.

Onarpen komisioko 5 kideek (EHKO identifikatzailea lortu duten 3 laborari eta 2 herritar), Euskal Herriko lurraldetasuna ordezkatzen dute, eta aldi berean, ekoizpen zein kontsumo arlo ezberdinetako adituak dira. Berme sistema parte hartzailea sustatu nahian, komisioaren izpiritua kolaborazioa izango da. Lan markoa Euskal Herria izanik, elkar ezagutza eta konfiantzan oinarrituko da komisioaren lana. EHKO identifikatzailea lortze aldera, komisioak hobekuntzak proposatuko dizkio jarritako minimoak betetzen ez dituen horri, lanketarako epeak emanez eta aktiboki elkartearen dinamikan parte hartzen jarraituz.

Gainera, elkarte kolaboratzaileetako jakitunen laguntza izango du, hala nola; BLE, Biolur, Bionekazaritza, Lurreko, ENEEK eta Landare.

Ostean, Andoni Garcia –EHNE Bizkaiko kideak transgenikoen gaian murgildu gintuen. Izan ere, konpromisoen agiriak jasotzen duen transgenikoen atalean, zein muga finkatu? Denok transgenikoen kutsadura “0” izatea nahi badugu ere, nola landu kutsadura maila 0.1, 0.5 izan duen kasu hori? Ondorio nagusia, printzipioz kutsadura maila 0 eskatuko dugula izan zen, eta urte honetan zehar kutsadura kasuak nola jorratu aztertuko dugu.

8.Topakeak Zornotza (3)

 

8Topaketak aurkezpena EUSK  8Topaketak aurkezpena erderaz  8Topaketak aurkezpena frants

Antolaketa

EHKOLEKTIBOAK elkarte egitura dauka.

KIDEAK:

  • Elkarteko kideak pertsona fisiko eta juridikoak dira. Urteko kuota ordaintzen dute.
  • 2 motako kideak daude:
    • A taldea: EHKO identifikatzailea nahi duten laborariak
    • B taldea: beste guztiak

ASANBLADA OROKORRA:

  • Urtean behin elkarteko kide guztiak asanblada orokorrean biltzen dira. Ohiko batzar nagusia deritzogu. Elkartearen erabaki nagusiak hartzen dira.
  • Ez ohiko batzar nagusietan ere biltzen da.

TALDE ERAGILEA (JUNTA):

  • Gutxienez 7 kidez osaturik egon behar da.  Lehendakariak A taldeko kidea izan behar du.
  • Gehiengoa kide laborariek osatzen dute, baina gutxienez 2 herritar egon behar dira.

ONARPEN KOMISIOA:

  •  Talde eragileko kideek osatzen dute. 5 kide dira eta horietatik 2 herritarrak.

ORDEZKARITZA:

  • Maialen Martiarena, Nafarroako artzain gazteak, lehendakaritza lanak hartu ditu datozen urteetarako.
  • Jokin Zaldunbide, Lapurtarra, eta senda belar ekoizleak, lehendakaritza ordearen hardurak hartu ditu.

 

 

 

 

 

Ibilbidea:

  • 2007-2008 urteetan, Euskal Herriko bio elkarteek lehen gogoetak mahai gainean jartzen dira: bertako bio nekazaritza baserritarra identifikatzeko beharrez dago.
  • 2008-an lehen topaketak ospatzen dira Urruñan. Hordutik, urtero urtero topaketak antolatu dira lurralde ezberdinetan txandaka.
  • Azken urteetan eramandako lan talde dinamika eta topaketen emaitzaren ondoren, 2014ko martxoan EHKOLEKTIBOA elkarte autonomo gisa ofizializatzen da.
  • POCTEFA garaian (2012 uztaila – 2013 abendua), 220 pertsonek parte hartu zuten (500 gonbidapen inguru bidali zirelarik) EHKOLEKTIBOAn. Garai honetan, EHKOren orientazioa eta helburuak finkatu ziren.

POCTEFA garaian jasotako ondorioak:

  • Egun, Euskal Herri mailako egitura baten hutsunea dago.
  •  Gure etxe hurbiletik haratagoko baserritarrekin biltzea oso positiboa. (Geure buruak hobetzeko, taldean egite moldeak partekatu)
  •  Identifikazio tresna bat beharrezkoa da.
  •  Instalatzera doan jendearentzat oso lagungarri: lan ildoak eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren aldez aurretik jakitea.
  •  Herritarren parte hartzea beharrezkoa dugula. Herritarrekin ere EHKOren baloreak landu behar dira.

 

EHKOLEKTIBOA momentu hauetan…

  • 2014ko apirilak 8an, EHKOLEKTIBOAren zuhaitza landatu zuen Talde eragileak (juntak). Elkartearen egoitza den GARROko jauregiaren eremuetan, « Dantzari gorria » izeneko bertako sagarrondo bat.
  • 2014ko martxoaren 24ean EHKOLEKTIBOA elkarte ofiziala bilakatzen da, Frantziako elkarteen erregistroan.
  • Talde eragilea 11 kidez osaturik dago (9 laborari, 2 herritar)
  • Lehendakaria, Maialen Martiarena artzain Nafartarra dugu eta lehendakari ordea, Jokin Zaldunbide, Lapurtarra.

Nor gara?

  • Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Ofizialki EHKOLEKTIBOA elkartea izenarekin.
  • Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditu.
  • Eta herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute.

Zer bultzatzen dugu ?

Agroekologiaren oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta:

Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

Zein helbururekin?

Kolektiboki IDENTIFIKATZEKO eta DESBERDINTZEKO helburuarekin.

3 XEDE NAGUSI  ditugu:

  • IDENTIFIKAZIOA: identifikatzeko herraminta martxan jartzea, herritarrek ezagutzeko, eta merkatu handien dinamiketatik positiboki desberdintzeko.
  • AGROEKOLOGIA: kontzeptu zabal hau definitu eta gure lurraldea eta gizartea kontutan izanik, agroekologia garatu.
  • ELKARTASUNA: lurralde ezberdinetako harremanak sustatu.

LAN  ILDOAK

  • LAN TALDE DINAMIKAK: Ekoizpen lan taldeka lantzen dugu agroekologia. Baserriak garatu eta hobetze aldera, helburuak finkatzen ditugu.
  • LABORARIEN ARTEKO ERLAZIOAK: Bertako lehengai eta produktuak erabili ditzagun, egiten jakitea partekatzeko… beharrezkoa. Adibidez: zitu ekoizle eta abeltzainen arteko erlazioak.
  • KOMUNIKAZIOA:
    • Euskal Herri osoko LOTURA egiten duen egitura. 3 hizkuntzetan lan egiteko erronkarekin.
    • IDENTIFIKAZIOA eta DESBERDINTZE herraminta martxan jarri.
    • Komunikazio plan bat definitu eta aurrera eraman.
    • Elkarteen arteko ELKARLANA sustatu, koordinazioa indartzeko.