OTSOKOP-ek ezagutzen!

OTSOKOP1Irudia: www.otsokop.org

[EUS]  (Debajo en castellano/dessous en français)

Ondo dakizuen bezala, EHKOlektibotikik Euskal Herrian Elikadura Burujabetzaren bidean antolatzen ari diren herritar eta laborari taldeekin elkarlana egiteko grina dugu. Asko dira han eta hemen azken urteetan sortu diren ekimen interesgarriak. Pixkana harremanak josten ditugun bitartean, zuek denokin elkarbanatu nahi ditugu ekimen interesgarri hauen ezaugarriak. EHKOlektiboko Xanek, Otsokopeko Ixabel Cassan elkarrizketatu du:

Noiz, nola, nun sortu zen Otsokop?

Hiru lagunek, Angelun, Otsokop elkartea eraikitzea erabaki zuten 2015 eko Otsailean, beraz duela 2 urte eta erdi.

Antolaketa, funtzionamendua, nun erosten dituzue janariak Zer helburuekin?

Gaur egungo kontsumitzeko manera ez zitzaien gehiago komeni. Gaurko supermerkatuetan diren produktoek izugarrizko distantziak egiten dituzte. Adibide baten emaiteko, dakigularik yogurta batek 2000 kilometro egiten dituela gure hotzgailuetan izaiteko, gure Amalurrarendako izugarrizko kutxadura hori ezin jasana da. Alta hemen bertan ekoizle miresgarriak ditugu.

Multinazionalek urruneko jendea lan egin arazten dute, babes sozialik eskaini gabe, miseria bat pagatuz, haurrak enplegatuz eta ihes fiskala erabiliz. Ekoizleak arrunt itotzen dituzte, beti eta apalago erosiz eta azken finean, ekoizleak bere produktoa 5 aldiz garestiagoa ikusten du apaletan. Diru hori, nora doa ? Multinazional eta hypermerkatu horiek gizentzen dira, itsuski hantzen, mamu ikaragarriak bilakatzen. Haien buruzagi eta akziodunak lotsagarriki aberats bihurtzen. Euskal erran zahar batek hau dio : “Dirua serbitzari ona bainan nagusi txarra”. Dirua arrunt nagusitu zaie eta zentzumena galdu dute.
Elkartean, kide bakoitzak bere boza entzun arazten du, produktoak hautatuz eta hilabetero 2 ordu eskainiz funtzionamendurako (apalak bete, eskariak egin, saldu). Langile fresik ez izaiteak ekoizlea duinki pagatzea eta produkto biologiko eta lokalak prezio oso apal batean ukaitea parada emaiten digu.

Beraz, orokorki, helburua multinazional, hypermerkatu horieri bizkarra emaitea da eta alternatiba baten eskaintzea. Nola ? Ekonomia berlokalizatuz lekuko ekoizpenak erosiz, hemengo ekozleri prezio duin batean haien produktoak erosiz, Euskal Herriak elikadura autonomo bat lor zezan eta lekuko eta biologiko elikadura prezio apal batean eskainiz.
OTSOKOP2
Gaurko egoera zoin da?

450 kide gira eta Baionako de Lattre de Tassigny karrikan epizeria bat ideki dugu asteazkenetan eta larunbatetan idekia dena. Auzo popular batean kokatu gira pertsona xumeek ere eros ditzaten ekoizpen sano eta lekukoak.

Emazteen engaiamendua…
Kide horien barne, bi herenak emazteak dira eta biziki aktiboak direnetan, hor ere emazteak gehienik. Nere iduriko, emazteek gaur atsulituki zerbait egin beharra dela ohartzen dira, ekonomia ero horrek gure iloben Amalurra suntsitzen ari bait du. Ama batek, amatxi batek, izugarrizko indarra du bere haurren geroa babesteko eta preseski, Otsokopen barne, ageri da. Orain arte, ongi barnatu genuen etxeko andere izaiten, ixil ixila, bainan larrialdi klimatiko hori ikusiz, diru eta indarkeri baloreen aurka borrokatzeko, emazteak mobilizatzen dira. Gizonak ere bixtan dena. Bainan amak eta amatxiak sutituz geroztik, kasu !

Geroa, nola ikusten duzu?
Gerorari begira, kooperatiba baten bilakatzea erabaki dugu biltzar nagusian, eta hori gauzatu eta, 500 eta 900 metra karratu arteko supermerkatu baten idekitzea Baionako Zup auzo hortan da gure xedea. Eta hor bai, egizko alternatiba bat eskaini.

EHKOlektiboa ezagutzen ote duzue?

Ez biziki untsa egia erran… Bainan Otsokopen izpirutu berean ari direla iduritzen zait.

[FR]

Comme vous le savez EHKO sur le chemin de l’autonomie alimentaire recherche à créer des liens entre citoyen.e.s et paysan.e.s ,entre associations de consommateur.trice.s

Ces dernières année snous avons assisté à beaucoup d’initiatives locales. Pour vous faire connaitre une de ces initiatives , Xane a interrogé Ixabel Cassan de Gorostarzu de Otsokop

Quand,comment,ou est né otsokoop Sigue leyendo

Anuncios

BIOTERRA 2017, EHKO KANTINA

Kaixo lagunok!

Asteburu honetan EKAINAK 2,3,4 BIOTERRA azoka ospatzen da Irunen!

Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka da.

info guztia duzue WEBGUNEAN

Guk informazio postua aldatu eta bisistariak elikatzen egongo gara. ENEEK-en laguntzaz, TALO postu bat ipiniko dugu eta bertan, ARTO GORRIz eginiko bioterra2017TALOAK prestatuko ditugu, txistorra, hirugiar, ardi eta behi gazta,….

EHKOlektiboko kide eta lagun guztak gonbidatuak zaudete, eta gonbidapena eskuratzeko emaielez edo telefonoz jarri zaitezkete gurekin harremanetan! EDO ADI EUSKAL HERRIKO zenbait irratsaioetako zozketetara!!!

Paseoaz aparte, postuan laguntzera etorri zaitezke, txanda batekin, EHKOri elkartasuna eskeiniz. Horretako GALDETEGI hau bete zure datuekin! ASKO ESKERTUKO DIZUGU!

ASTEBURU POLITA IZANGO DA, beraz animatu, etorri eta pasa agurtzera!

Bioterra2017-invitacion-electronica-EHKO