EHKO BIDEOA!

Zer da AGROEKOLOGIA? Nola definitu? Galdera horiei erantzuteko, eta baita EHKOlektiboa ezagutzera emateko ere, bideo bat egin dugu. Denon artean eta teknologia berriak baliatuta, zabaldu dezagun ikus-entzunezko aurkezpen xume bezain erakargarri hau lau haizetara!!

EHKOlektiboa mugimendua martxan dago!

EHKO IDENTIFIKATZAILEA

Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA egiten duten Euskal Herriko bio baserriak identifikatzen eta desberdintzen duen tresna da.

  • Identifikatzaileak, ETXALDEAK identifikatzen ditu. (Ez da produktuaren bermea ematen duten label bat)
  • 2 gauza bermatzen dituen identifikatzailea:
    • lan kolektibo batean konprometitzea
    • Europako araudi ekologikoari gehitutako arauak errespetatzea, sistema bio-industrialetatik desberdintzeko eta baserritar/herritar harremana ziurtatzeko.

-Gertutasunezko komunikaziorako egindako identifikatzaile mota da,  (geografikoki eta sozialki). Harreman zuzenetarako aurre ikusiak diren tresnak erabiliz, (exportaziorako bokaziorik ez).

EUROPAKO BIO ZIGILUA 

  • Epe motz batean, EHKO identifikatzailea erabili ahal izateko bete beharreko oinarrizko baldintza da.
  • Europako araudiak, nekazaritza eredu bio-ekologikoa definitzen du, eta hortik haratago habiatzeko oinarri bezala ikusten da.
  • Gure etxaldeak hobetzeko helburuarekin, EHKOLEKTIBOAren barne araudiak, Europako araudiari, agroekologian oinarritutako arau zorrotzagoak gehitzen dizkio.