ONARPEN KOMISIOA

  • ONARPEN KOMISIOAK, kide laborarien jarraipena egiten du. Zalantzazko kasuak aztertzen  ditu.
  • Talde eragilea (junta) osatzen duten kideez osaturik dago, eta bio-elkarteetako adituen laguntza izango dute. (Besteak beste, BLE, Biolur, Bionekazaritza, Lurreko, Landare, ENEEK…) Onarpen komisioa, EHKOLEKTIBOA elkarteak berak aukeratzen du.
    • Estatutuen arabera, lehendakaritzak, eta onarpen komisioaren 5 kidetik 3 “EHKO” kide laborari izan behar dute. Gainera, onarpen komisioak herritar ez laborari baten presentzia izan behar du.

Komisio honen lana, barne araudia eta konpromisoak betetzen direla ziurtatzea da

Onarpen komisioko 5 kideek , Euskal Herriko lurraldetasuna ordezkatzen dute, eta aldi berean, ekoizpen zein kontsumo arlo ezberdinetako adituak dira. Berme sistema parte hartzailea sustatu nahian, komisioaren izpiritua kolaborazioa izango da. Lan markoa Euskal Herria izanik, elkar ezagutza eta konfiantzan oinarrituko da komisioaren lana. EHKO identifikatzailea lortze aldera, komisioak hobekuntzak proposatuko dizkio jarritako minimoak betetzen ez dituen horri, lanketarako epeak emanez eta aktiboki elkartearen dinamikan parte hartzen jarraituz.

KONPROMISOEN AGIRIA

CARTA DE COMPROMISO

CHARTE D’ENGAGEMENT

konpromisoen agiria

EHKO identifikatzailea habian jartzeko, Konpromisoen agiria definitu du talde eragileak (juntak). Kolektiboaren kide egin diren baserritarren gehiengoak EHKO identifikatzailea eskatu dute. Horretarako Konpromisoen Agirian, etxaldeak EHKOren irizpideak betetzen dituela eta kolektiboarekiko eskatzen diren konpromisoak hartzen direla sinatu dute. Konpromisoen agiria, kolektiboak definitu zuen zuhaitzean oinarritzen den dokumentua da, eta EHKO identifikatzailea eskatu duten laborarien etxaldera bidali da. Zuhaitza sinbolo hartuta, sustraietan konpromisoak jasotzen dira, enborrean oinarrizko baldintzak eta adarretan garapen bideak. Orotara, 7 bat konpromiso eta hazkuntza, agronomia, salmenta eta alde soziala jasotzen dituen 15 bat baldintza jasotzen ditu dokumentu honek.

Lanean hasteko lehen dokumentu bat da, eta denbora pasa hala ekarpenak jaso eta egokitzen joango gera.

Konpromiso Agiriak bidaltzeko EPEAK

Onarpen komisioak URTE SASOIKO bilera bat

Neguan (urtarrila), udaberrian (apirila), udaran (uztaila) eta udazkenean (urria) Onarpen Komisioak ETXALDEEN jarraipena egiteko bilera izango du, eta bertan zuen eskariak aztertuko dira.

Antolaketa hobe bat izan dezagun, hilabete horien lehen eguna baino lehen zuen konpromiso agiria bidaltzea eskatzen zaituztegu.

Data horiez kanpo iristen diren eskaerak, hurrengo sasoiko onarpen komisio bileran aztertzeko pasako lirateke (adibidez, uztailaren 1 baino lehen iritsi ez direnak, urriko bileran landuko dira).

Sasoiko bilera bakoitzaren ostean, Onarpen komisioak 6 hilabete baino lehenago ERANTZUN bat emateko konpromisoa hartzen du.

Beraz, gogoratu KONPROMISO AGIRIAK BIDALTZEKO epeak hauek dira:

  • 2015eko UZTAILAK 1
  • 2015eko URRIAK 1
  • 2016eko URTARRILAK 1
  • 2016eko APIRILAK 1

—————————————————-

La Commission d’agrément aura une réunion à chaque saison

Elle se réunira 4 fois par an : en hiver (en janvier), au printemps (en avril), en été (en juillet) et en automne (en octobre).

Pour une meilleure organisation, nous vous prions d’envoyer votre demande ou Charte d’engagement  remplie, avant le premier jour de chaque mois cité.

Les Chartes d’engagement que nous recevrons au-delà de la date fixée seront traitées à la réunion de la saison suivante (par exemple : celles qui seront reçues après le 1er juillet seront traitées lors de la réunion d’octobre).

Nous vous faisons cette proposition de dates pour avoir une meilleure organisation dans l’association et pour encourager la remise de Chartes d’engagement.

Pour sa part, la Commission d’agrément s’engage à donner une réponse dans les  6 mois qui suivent la date de réception de la Charte.

Voici les délais de remise des Chartes d’engagement :

  • 1 JUILLET 2015
  • 1 OCTOBRE 2015
  • 1 JANVIER 2015
  • 1 AVRIL 2015

——————————————–

La Comisión de Aprobación tendrá una reunión por ESTACIÓN DEL AÑO.

Para una mejor organización, la Comisión de Aprobación tendrá 4 reuniones anuales, una por cada estación del año: en invierno en ENERO, en primavera en ABRIL, en verano en JULIO y en otoño en OCTUBRE.

Os rogamos mandéis vuestra solicitud- la Carta de Compromisos- antes de cada primer día de mes citado.

Las solicitudes que no lleguen fuera de esa fecha, serán tratadas en la reunión de la próxima estación (por ejemplo; aquellas Cartas de Compromisos que recibamos después del 1 de julio, serán tratadas en la reunión de octubre).

Después de cada reunión, la Comisión de aprobación se compromete a dar una RESPUESTA antes de 6 meses a partir de fecha de recepción de la solicitud.

Por lo tanto, he aquí los plazos para entregar las CARTAS DE COMPROMISO:

  • 1 de JULIO de 2015
  • 1 de OCTUBRE de 2015
  • 1 de ENERO de 2016
  • 1 de ABRIL de 2016