EHKO, Agroekologiaren Identifikatzaile Herrikoia

2017ko EdizioaA2 Poster EHKolektiboa-page-001Mapa 40x28-02(2)

Anuncios

ETXKO ETXALDE MAPAK

Kaixo lagunak!!!

Aspalditik aurrertau genizuen ETXALDEEN MAPAK eraberritzen lanean izan garela!

Ba iada kaleratuko ditugu!

  • Batetik EHKO ETXALDE SAREAREN IRUDI BERRIA AURKEZTEN DIZUEGU!

Euskal Herriko nekazaritza eta abeltzaintza erakustarazi nahi izan degu mapa-eskuorri honekin, eta herritarrei etxaldeekin harremanetan jartzeko bideak eskaini!

A2 Poster EHKolektiboa-page-001

Urte amaierako bidalketekin batera helaraziko dizkizuegu etxera; bitartean BIO-ELKARTEEN bulegoetan ere eskuratu ahal izango dituzue!

  • Etxaldeen kokapen zehatzak eta ekoizpenen xehetasunak emango dituen “mapa interaktibo” a egin dugu weborrian txertatzeko. Horrela erabiltzaileak, informazio zehatza jaso ahal izango dute, bilaketak egin eta etxaldeak aurkitu ahal izango dituzte.

    EHKO MAPA INTERAKTIBOAmapa_herrigis

 

AZAFRIA EUSKAL HERRIAN!

Xexili Thoureuk EHKO ETXALDE SAREKO ekoizpen xelebreena du: AZAFRAIA. Ekoizpen honen inguruan gehiago jakiteko irrikitan geunden aspalditik, eta azkenean eduki dugu Xexilirekin hitz egiteko aukera. Azafraiaren ezaugarriei buruz,  dibertsifikazioa eta ekoizpen agroekologikoaren inguruan aritu gera. Espezie honek sukaldean duen erabilpenari buruz galdetzean bere errezeta maitatuena kontatu digu!

safranlilia

Noiztik eta zer dela eta animatu zinen landere hau ekoizten?

Proiektu hau oso hilabete gutxitan jarri nuen martxan 2015ean. Azafraia = lur gutxi + nekazal-makina gutxi. Inbertsio txikia behar da pixkanaka garatzen joango den antolakuntza batekin, bereziki bulboen erosketarako. Txikitik habiatzea zen ideia eta pixkanaka haztea.

Idatzi zaharrak aurkitu dituzte ekoizpen baliotsu honi buruz!

Landare miresgarria da Azafraia!

Nolakoa da ekoizpen-zikloa?

Laborantza zikloa gainontzeko landareen alderantzizkoa da! Hostoak eta loreak udazkenean ateratzen dira, eta maiatza-uztailetik aurrera landarea lo gelditzen da. Udara pasatzen den bitartea landarea geldirik egoten da, eguzkia eta beroa hartuz. Uztailean lurrazpian biderkatu diren bulboak jasotzen dira; lehortu eta beste lursail batzuetan sartzen dira. Prozesua geldirik dagoenez, momentu egokia da, lurra lantzeko giro egokian. Aurten oso ona izan da! Irailean landareak ura behar du.

Azafrai landare batek 3-5 urte irauten ditu. Hastapenean akatsak izan nituen (sakonegi landatu nituen) eta horregatik hainbat landare ordezkatu behar izan ditut dagoeneko.

Hain ekoizpen espezifikoa izanda ¿errentagarria da, edo barazkiak ere badituzu osagarri bezala?

Azafranari ona bazara, ekoizpena errentagarria bilakatzen da 10-15 urteren buletan. Baina gehienek ez dute azafraia bakarrik landatzen. Sahalburiaren kasuan, baratze anitz bat dugu, azoketan elikagai aukera eskaintzeko. Diru-sarreren laurden bat dira gainontzeko produktu hauek.

Euskal sukaldaritzan ez dugu azafraia erabiltzeko ohitura handia, zein jakiekin nahasten duzu zuk, eta zein da zure errezeta maiteena?

Nere errezeta maiteena: muskuiluak dira! Muskuilu Klasikoak. Sukaldeketan hasi baino 3 ordu lehenago Azafraiaren pistiluak egosi (infusionatu) behar dira (3 estigma pertsona bakoitzeko, hau da pistilo 1 = 3 filamento) *Bitxikeria: 150 filamento behar dira gramos 1 egiteko!!* Muskuiluak prest daudenean, hotzean nahastuko dugu krema eta infusionatutako ura, eta nahasketa horia bihurtzen dela ikusiko dugu. Orduan muskuiluak erantsi, eta prest dugu platera! Oso erraza da! Berdin-berdin egin daiteke legatzarekin edo baita fruitu tarta baten gainetik botatzeko! Tortillan ere espeziala gelditzen da, baina kontuz! Egoste prozesuaren azken unean erantsi, aroma ez alperrik galtzeko!

Azkenik, zer da zuretzat agroekologia zure etxaldean?

Hauxe da guretzat agroekologikoki jarduteko modua: lehenik eta behin dugun lurraren ikerketa egin behar dugu, honen ezaugarriak ezagutzeko, eta lursail egokian gauden jakiteko. Ondoren dugunarekin funtzionatzen ikasi beharko dugu, kanpo baliabideak gutxi erabiliz, eta ditugun baliabideak aprobetxatuz. Sahalburian, 1.500 m2 dibertsifikaturekin frutak eta barazkiak ditugu maiatzetik abendura eta 1.000 m2 azafrai. Gure helburua jornada erdian soldata minimoa izatea da.
Badaude potentziala duten beste ekoizpen batzuk ere, erlauntzak jarri ditzakegu adibidez, baina beste ofizio bat suposatuko luke. Heskaia ere jarri genezake, baliotsua litzateke baina esfortzu eta denbora asko eskatuko luke. Etxaldean oso produktiboak diren fruitu zuhaitz handiak izateak malgutasun ekonomikoa ematen digu, sasoia hobeto pasatzeko aukera, eta etxaldeari segida ematen ahalbidetzen du (biziki garrantzitsua da hau!)

[fr]

Pourquoi t’es-tu intéressée à cette production ? Et depuis quand ? Sigue leyendo

EHKO lortu duten ETXALDEAK

EHKO identifikatzaile kolektiboak, nekazaritza ekologikoa egiteaz gain, bertakotasun eta irizpide sozial ekonomikoak errespetatzen dituzten etxaldeak biltzen ditu.

Gainera, etxaldeek (edo baserriek), agroekologian hobekuntzak egiteko konpromisoa hartu dute.

Onarpen komisioak, lehen etxaldeei egin die jarraipena, eta hona hemen EHKO IDENTIFIKATZAILEA lortu duten ETXALDEAK:

ehko_mapa

  IZENA HERRIA EKOIZPENAK
1 Hazitik Lilia Senpere Baratza landare ekoizpenak
2 J. Zaldunbide Arbona Senda belarrak
3 Bordaia Pagola Landaketa estentsiboak (zereala, eki lorea, kamut, baba, luzerna..) – sagartzea
4 Marteua Eskiula Haragi behiak – ardiak (haragitako)- artoa- tritikale
5 Etxeberri Goikoa Olaberria Esne behiak – Haragitako behiak –oiloak – oilaskoak –baratzea
6 Sosola Eibar Ardiak (gazta) – ogia –oiloak – baratzea
7 Aristieta Ajangiz Barazkiak – fruitu arbolak (kiwi – sagarrak)
8 Urteaga Ezkio – Itsaso Barazkiak – Haragitako behiak – oiloak – oilaskoak – Fruta arbolak
9 Mattenea Hondarribia Barazkiak
10 Ibarborda Unanu Ardiak (gazta)
11 R. Garcia de Galdeano Los Arcos Olibondoak (oliba olioa) – almendrak
12 J. Aranda Falces Zerealak – forrajea – olioa –almendrak – fruitu arbolak – oiloak
13 Jauregia Añiz Esne behiak – forraje
14 Sarobe Anoeta Esne behiak – baratzea
15 Asterriabio Areatza Barazkiak
16 Loidi Bergara Barazkiak – ardiak (haragitarako)
17 Ekoalboraz Mutriku – Elgoibar Barazkiak – fruta arbolak – oiloak
18 Azkonita Amezketa Erleak – Baratzea
19 Berexa Aramaio Barazkiak – fruta arbolak – oilo -oilasko – txerri – erleak
20 Pedronia Lohitzune Ahuntzak – Behiak
21 Eskanda Arrigorriaga Ahuntzak
22 Erlandere Arbeiza Erleak
23 Pikunieta Antzuola Ardiak (gazta)- baratzea
24 TIERRAPAPELTIJERA Salcedo Barazkiak – Fruta arbolak – zerealak – oiloak – erleak
25 Ekibegia Donaixti Haragitako behiak – Ardiak – Gazta
26 A.F. de la Bastida Molinilla Zerealak- oiloak (arrautzak) – fruta arbolak
27 Biezko Atxondo Barazkiak – fruta arbolak – oiloak
28 Domiña Goizueta Haragitako behiak
29 Egillor Borda Irurozki Zerealak – Haragitako behiak – zaldiak – fruta arbolak
30 Blasenea Zarautz Baratza landare ekoizpenak
31 Biotzeko La Bastide Clairence Haragitako behiak – ardiak – txerriak – artoa
32 Antoine & Elsa Senpere Barazkiak – senda belarrak
33 Jauberria Aiherra Ardiak (gazta)
34 Bizkaigane Errigoiti Esne behiak – ardiak –txerriak – baratzea
35 Mandubi Zahar Ezkio-Itsaso Haragitako behiak
36 Guneko San Martin de Unx Arrautzak
37 Uharteko Gaztak Uharte-Arakil Ardiak (gazta)
38 Ohianartia Ibarla Ardiak, behiak eta txerriak
39 Xemiaenia Behauze Haragitako behiak
40 Zainegi Ibarla Haragitako behiak – ardiak
41 Tologorri Urduña Fruitu arbolak (mermeladak) – haragitako behiak
42 Haristizabal Ezkio-Itsaso Ogia – Fruitu arbolak
43 Xalbardin Hondarribia Barazkiak
44 SCIC GARRO Lekorne Barazkiak
45 Safran Lilia Pagola  Azafraia
46 Kurutzaldia Heleta Ardiak (gazta)- Txerriak – Fruitu arbolak
47 Xirristi Mirrixti Biriatu Barazkiak
48 Irure Txiki Errezil Baratza , zerealak, ogia
49 Makolatea Elizaberri Behi-ardi haragia – fruit arbolak
50 Azaoleaga Soraluze Fruitu arbolak (mermeladak) – perretxikoak
51 Maixoenia Hazparne Oilaskoak – ardi haragia
52 Betisarastea Aiherra Ardi gasna- haragia – txerriak
53 Brukiza Bergouey Viellenave Ahuntzak – Haragi behiak- Txerria- Kiwiak
54 Bodegas Lezaun Lakar Mahastiak – ardoa

55

Ortutik Ahora Busturia

Barazkiak

56

Christophe Elissalde

Itsasu

Barazkiak

57

Véro eta JC Lopez

Larzabale

Barazkiak – fruta arbolak – oiloak

58

Francisco Yoldi Arbizu

Mendigorria

Barazkiak – Zerealak