EHKO BIDEOA!

Zer da AGROEKOLOGIA? Nola definitu? Galdera horiei erantzuteko, eta baita EHKOlektiboa ezagutzera emateko ere, bideo bat egin dugu. Denon artean eta teknologia berriak baliatuta, zabaldu dezagun ikus-entzunezko aurkezpen xume bezain erakargarri hau lau haizetara!!

EHKOlektiboa mugimendua martxan dago!

Anuncios

Zer esan nahi du AGROEKOLOGIAK EHKOLEKTIBOArentzat?

Nekazaritza eredua (maneiua eta teknika) bere osotasunean ulertzen duen kontzeptu zabala da; dimentsio ekologikoa, sozioekonomikoa, soziopolitikoa eta kulturala kontutan hartzen dituena.

Agroekologiaren nekazaritza eredua BIO-EKOLOGIKOA izan behar du . Eta gainera, beste zenbait irizpide kontutan hartu behar ditu:

  • Bertako ekoizpena, bertako kontsumorako.
  • Bide motzeko banaketa kanalak, gertutasuneko erlazioak
  • Giza neurriko etxaldeak, baserritarren nekazaritza herrikoia.
  • Lan baldintza duinak baserritarrentzat eta beren langileentzat
  • Landa garapena: baserritar gazteen instalazioa, lana sortzea
  • Materiaren zikloak kudeatzea, birziklatzea
  • Gardentasuna
  • Bio eta agro aniztasuna
  • Laborarien erabakitzeko gaitasuna, ekoizpenean, eraldaketan eta salmentan.
  • Elikadura buru jabetza
  • (…)

Lan metodologia – Zuhaitzaren sinbologia

Zuhaitza metodologia EHKO

EHKOlektiboaren mamia sortzen ari gera momentu hauetan. Hainbat galdera sortzen zaizkigu: Zer nolako nekazaritza ekologikoa nahi dugu etorkizunean? ze behar dituzte gure baserritarrek? nola hobetu gure etxaldeak?

Kolektiboan,  sarean, bata bestea entzunez eta nahi duen ororen iritziak jasoaz joan behar dugu Euskal Herriko Agroekologia definitzen. Baserritarrak proeiktu honen gidari dira!

Momentu hauetan, EHKOlektiboaren BALOREAK eta IRIZPIDEAK definitzen hasi gera. Gure baloreak betetzen direnaren irizpideak edo baldintzak finkatu behar dira, norberaren etxaldean konpromisoak harturik, beti ere mugak oztopo bat beharrean, etorkizunerako hobekuntzarako garapen bide ikusiaz.

Zergaitik zuhaitza?

Kolektiboa, sustraietan hasten da, pertsonak, baserritarrak dira.

Kolektiboan, etxalde guztientzako habiapuntu izango diren oinarrizko baldintzak enborrean daude.

Eta zuhaitzaren adarrak, garapen bideak izango dira. Kolektiboa, eta norberaren etxalde-proiektua hobetzen joateko garapen bideak (bertakotasunean, baldintza sozialetan, maneiu eta teknika mailan, eta abar.

Helburua, denborarekin gure zuhaitzak handitzen joatea da, hobekuntzak egin ala, eta bata bestearen laguntzaz Euskal Herriko basoa handitzen joatea.