ETXKO ETXALDE MAPAK

Kaixo lagunak!!!

Aspalditik aurrertau genizuen ETXALDEEN MAPAK eraberritzen lanean izan garela!

Ba iada kaleratuko ditugu!

  • Batetik EHKO ETXALDE SAREAREN IRUDI BERRIA AURKEZTEN DIZUEGU!

Euskal Herriko nekazaritza eta abeltzaintza erakustarazi nahi izan degu mapa-eskuorri honekin, eta herritarrei etxaldeekin harremanetan jartzeko bideak eskaini!

A2 Poster EHKolektiboa-page-001

Urte amaierako bidalketekin batera helaraziko dizkizuegu etxera; bitartean BIO-ELKARTEEN bulegoetan ere eskuratu ahal izango dituzue!

  • Etxaldeen kokapen zehatzak eta ekoizpenen xehetasunak emango dituen “mapa interaktibo” a egin dugu weborrian txertatzeko. Horrela erabiltzaileak, informazio zehatza jaso ahal izango dute, bilaketak egin eta etxaldeak aurkitu ahal izango dituzte.

    EHKO MAPA INTERAKTIBOAmapa_herrigis

 

Anuncios

OTSOKOP-ek ezagutzen!

OTSOKOP1Irudia: www.otsokop.org

[EUS]  (Debajo en castellano/dessous en français)

Ondo dakizuen bezala, EHKOlektibotikik Euskal Herrian Elikadura Burujabetzaren bidean antolatzen ari diren herritar eta laborari taldeekin elkarlana egiteko grina dugu. Asko dira han eta hemen azken urteetan sortu diren ekimen interesgarriak. Pixkana harremanak josten ditugun bitartean, zuek denokin elkarbanatu nahi ditugu ekimen interesgarri hauen ezaugarriak. EHKOlektiboko Xanek, Otsokopeko Ixabel Cassan elkarrizketatu du:

Noiz, nola, nun sortu zen Otsokop?

Hiru lagunek, Angelun, Otsokop elkartea eraikitzea erabaki zuten 2015 eko Otsailean, beraz duela 2 urte eta erdi.

Antolaketa, funtzionamendua, nun erosten dituzue janariak Zer helburuekin?

Gaur egungo kontsumitzeko manera ez zitzaien gehiago komeni. Gaurko supermerkatuetan diren produktoek izugarrizko distantziak egiten dituzte. Adibide baten emaiteko, dakigularik yogurta batek 2000 kilometro egiten dituela gure hotzgailuetan izaiteko, gure Amalurrarendako izugarrizko kutxadura hori ezin jasana da. Alta hemen bertan ekoizle miresgarriak ditugu.

Multinazionalek urruneko jendea lan egin arazten dute, babes sozialik eskaini gabe, miseria bat pagatuz, haurrak enplegatuz eta ihes fiskala erabiliz. Ekoizleak arrunt itotzen dituzte, beti eta apalago erosiz eta azken finean, ekoizleak bere produktoa 5 aldiz garestiagoa ikusten du apaletan. Diru hori, nora doa ? Multinazional eta hypermerkatu horiek gizentzen dira, itsuski hantzen, mamu ikaragarriak bilakatzen. Haien buruzagi eta akziodunak lotsagarriki aberats bihurtzen. Euskal erran zahar batek hau dio : “Dirua serbitzari ona bainan nagusi txarra”. Dirua arrunt nagusitu zaie eta zentzumena galdu dute.
Elkartean, kide bakoitzak bere boza entzun arazten du, produktoak hautatuz eta hilabetero 2 ordu eskainiz funtzionamendurako (apalak bete, eskariak egin, saldu). Langile fresik ez izaiteak ekoizlea duinki pagatzea eta produkto biologiko eta lokalak prezio oso apal batean ukaitea parada emaiten digu.

Beraz, orokorki, helburua multinazional, hypermerkatu horieri bizkarra emaitea da eta alternatiba baten eskaintzea. Nola ? Ekonomia berlokalizatuz lekuko ekoizpenak erosiz, hemengo ekozleri prezio duin batean haien produktoak erosiz, Euskal Herriak elikadura autonomo bat lor zezan eta lekuko eta biologiko elikadura prezio apal batean eskainiz.
OTSOKOP2
Gaurko egoera zoin da?

450 kide gira eta Baionako de Lattre de Tassigny karrikan epizeria bat ideki dugu asteazkenetan eta larunbatetan idekia dena. Auzo popular batean kokatu gira pertsona xumeek ere eros ditzaten ekoizpen sano eta lekukoak.

Emazteen engaiamendua…
Kide horien barne, bi herenak emazteak dira eta biziki aktiboak direnetan, hor ere emazteak gehienik. Nere iduriko, emazteek gaur atsulituki zerbait egin beharra dela ohartzen dira, ekonomia ero horrek gure iloben Amalurra suntsitzen ari bait du. Ama batek, amatxi batek, izugarrizko indarra du bere haurren geroa babesteko eta preseski, Otsokopen barne, ageri da. Orain arte, ongi barnatu genuen etxeko andere izaiten, ixil ixila, bainan larrialdi klimatiko hori ikusiz, diru eta indarkeri baloreen aurka borrokatzeko, emazteak mobilizatzen dira. Gizonak ere bixtan dena. Bainan amak eta amatxiak sutituz geroztik, kasu !

Geroa, nola ikusten duzu?
Gerorari begira, kooperatiba baten bilakatzea erabaki dugu biltzar nagusian, eta hori gauzatu eta, 500 eta 900 metra karratu arteko supermerkatu baten idekitzea Baionako Zup auzo hortan da gure xedea. Eta hor bai, egizko alternatiba bat eskaini.

EHKOlektiboa ezagutzen ote duzue?

Ez biziki untsa egia erran… Bainan Otsokopen izpirutu berean ari direla iduritzen zait.

[FR]

Comme vous le savez EHKO sur le chemin de l’autonomie alimentaire recherche à créer des liens entre citoyen.e.s et paysan.e.s ,entre associations de consommateur.trice.s

Ces dernières année snous avons assisté à beaucoup d’initiatives locales. Pour vous faire connaitre une de ces initiatives , Xane a interrogé Ixabel Cassan de Gorostarzu de Otsokop

Quand,comment,ou est né otsokoop Sigue leyendo

BIOTERRA 2017, EHKO KANTINA

Kaixo lagunok!

Asteburu honetan EKAINAK 2,3,4 BIOTERRA azoka ospatzen da Irunen!

Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka da.

info guztia duzue WEBGUNEAN

Guk informazio postua aldatu eta bisistariak elikatzen egongo gara. ENEEK-en laguntzaz, TALO postu bat ipiniko dugu eta bertan, ARTO GORRIz eginiko bioterra2017TALOAK prestatuko ditugu, txistorra, hirugiar, ardi eta behi gazta,….

EHKOlektiboko kide eta lagun guztak gonbidatuak zaudete, eta gonbidapena eskuratzeko emaielez edo telefonoz jarri zaitezkete gurekin harremanetan! EDO ADI EUSKAL HERRIKO zenbait irratsaioetako zozketetara!!!

Paseoaz aparte, postuan laguntzera etorri zaitezke, txanda batekin, EHKOri elkartasuna eskeiniz. Horretako GALDETEGI hau bete zure datuekin! ASKO ESKERTUKO DIZUGU!

ASTEBURU POLITA IZANGO DA, beraz animatu, etorri eta pasa agurtzera!

Bioterra2017-invitacion-electronica-EHKO

🐞🍃HERRITAR LAN TALDEAREN DEIALDI BERRIA

(En bas en française / Debajo en castellano)

Igandea, Maiatzak 07

11:30etatik 15:30etara       

   Lekua : Uliako Mintegien Parkea (Donostia)

EHKOlektiboaren 10. Topaketetan argi geratu zen bazegoela mugimendu honen barruan lan talde berri bat sortzeko beharra, HERRITARREN LAN TALDEA. uliako-lore-baratzak-parkea3

Lan talde honen bilkura,Donostian dagoen hiri-baratze komunitario honetan egitea proposatzen dizuegu.

Nekazal guneetan ez ezik, hiriburuetan ere badaude herritarrek agroekologia lantzen dituzten egitasmo eta espazioak, eta EHKOlektibotik hauek ezagutu eta elkarlana abiarazi nahi dugu, baserritarrak eta herritarrak bat garelako elikaduraren etorkizunaren eraldaketan.

Donostian dago Uliako Lore-Baratzak egitasmoa, hain zuzen Ulia auzoan, eta bertan auzotarrek eta bisitariek, biziz bete dute aspalditik ahaztuak ziren Udal Mintegi Zaharrak. Bi urte bete dira parkeak ateak zabaldu zituenetik, eta asko dira aurrera eraman dituzten ekintzak (ikastaro, tailer, jardunaldi) festak (urtaroetan), konposta gunea, haur-txokoa,… Hainbat “bankal” jorratzen dituzte modu komunitarioan, eta beste zenbait hiriko beste talde eta kolektiboek lantzen dituztenak, horiek denak ekologikoan noski. Ez beraz ekoizpen mailan, baina esan daiteke hiri-agroekologia lantzen duela proiektu honek, nekazaritza, eta irizpide sozio-ekonomikoak eta kulturalak bertan bat egiten dutelarik. Parkeak 14.400 m² ditu, eta txoko ugari daude bilerak egiteko, 3 negutegi eta parkeko hainbat gune!

 

agroecologia-viveros-de-ulia

Aukera ederra dugu beraz EHKOlektiboko kideak, hirira inguratu eta bertako elikadura errealitatea lantzeko. Nola ikusten dute hiritarrek Euskal Herriko laborantza? Ba al dakite agroekologia zer den? Eta nola uztartu hau elkarrekin? Baserritarrek nola ikusten dute hiria, eta horrelako hiri-baratzeak? Zubiak al dira hauek baserrietako errealitateak hirietan ulertzeko? Berpiztuko dugu landa eremuen eta hiriaren arteko harremana?

Deialdi hau EHKOlektiboko kideei (laborari eta herritarrei!) eta Uliako Lore-Baratzako kideei zabalduko zaie (bai eta agroekologian interesa duen orori), bi taldeen artean hausnarketa kolektibo bat egiteko ideiarekin. Horrela eguna bi talde desberdinetan hasiko dugu: EHKOlektiboko kideak, parkea eta egitasmoa ezagutzeko bisita bat egingo dute, eta bitartean hiritarrak EHKOren aurkezpen bat jasoko dute, agroekologia zer eta nola lantzen dugun azalatzeko.

Ondoren denak elkarrekin baina bi talde hauetan banaturik, honako galdera landuko da: “Agroekologia hirian, elikagaien kontsumoa bakarrik?” Eta hau lantzeko dinamika izango da alde batetik, hausnarketa egitea zer den agroekologia hirian, eta bestetik identifikatzea gaur egun martxan daude herritarrek bultzatutako egitasmoak. Galdera honekin giroa piztu ondoren, EHKOko beste lan taldeetan egiten den antzera urteko HELBURU AGROEKOLOGIKO bat finkatuko du talde bakoitzak, eta hurrengo ekintzak eta hitz ordu proposamenak bilduko ditugu.

herritar

0034 688867020 (Leire) – 0033 627 13 32 38 (Thomas) /

lantaldeak.ehkolektiboa@gmail.com

*Parte hartzea irekia da, kide izan edo ez, laboraria, herritarra, hiritarra…

Bilera euskaraz egingo dugu, baina ITZULPENAK izango dira, beraz hizkuntzagatik lasai egon.

Lan talde bilera hauetan parte hartzea irekia da*, baina gure antolaketa hobe batentzat zuen IZEN EMATEA beharrezkoa dugu. Horretarako idatzi edo deitu EHKOLEKTIBOAra Maiatzaren4a baino lehen:

 

Parte hartu kolektiboan, elkarrekin agroekologian hobetzen!

Sigue leyendo

BEHI-ESNE GORDIN EKOLOGIKOA

Behi-esne lan taldearen bileran herritarrek esneari buruzko duten DES-informazioaren inguruan solastu genuen (laktosari-intolerantzia, paranoia, freskotasunan). Lan handia dugu oraindik gure jakintza berreskuratu eta kalitatezko esnea gure elikadurara bueltatzeko.

EHKOlektibotik sektorearen errealitatea ezagutzera eman nahi dugu,  bideo honetan  EHKOlektiboko eta EHKO Etxalde sareko kidea den Aitor Aranburu, esne ekologikoari buruz hizketan.

Egoera gogorra ez balitz, entzungo zenuten Sorian 20.o00 buruko esnetegi bat abiarazi nahi dutela. Proiektuaren aurkako sinadurak jasotzen ari dira hemen: https://www.change.org/p/ministerio-de-agricultura-y-pesca-alimentaci%C3%B3n-y-medio-ambiente-no-al-proyecto-de-macro-granja-industrial-de-20-000-vacas-en-noviercas-soria Garrantzitsua da norbanako eta eragileok argi adieraztea horrelako proiektuen aurka gaudela, pixkanaka agintarian iritziak aldatzera ailegatu gaiezkeelako!

Egoera “gordinagoa” bihurtuz azken egunetan jakin dugu Danonek, Larraun eta Baztango 7 laborari esnea jasotzen utziko diola, mendiguneetako “kostuak” gutxitu, eta produkzioa zentralizatzeko. MANIFESTAZIOA egingo dute APIRILAK 1ea, Elizondon, arratsasldeko 5etan. INFO +

Landa-eremu bizien eta nekazaritza iraunkorraren bidean
Esne sektorea ere bizirik behar dugu!

 

ESNE GORDIN EKOLOGIKOARI BURUZ EHKOLEKTIBOAK EGINDAKO TXOSTENA: ESNE-GORDINA---EHKO-001ESNE-GORDINA---EHKO-002ESNE-GORDINA---EHKO-003ESNE-GORDINA---EHKO-004NA – EHKO

🍇🍏FRUTAZAIN LAN-TALDEAREN DEIALDI BERRIA// MARTXOAK 16 // INVITATION // INVITACIÓ

(En bas en française / Debajo en castellano)

FRUTAZAINEN LAN TALDEAREN DEIALDI BERRIA:

Martxoaren 16a, Osteguna,uva-ecologica-tempranillo

11:00etatk 16:00ra

Lekua : LEZAUN Ardotegia – LAKAR (Nafarroa)

vina_gazaga

Uharte Arakilen ospatutako topaketetan, Frutazainak bildu zirenean talde anitz baten aurrean aurkitu ginen. Frutazainak, ardotegiak, frutarbolak dituzten etxaldeak, ekoizpen desberdinak dituzten laborariak elkartzen ditu talde honek. Aniztasun hau ikusita 2017ko lehen bilera Lezaun Ardotegian egitea erabaki zuten, eta bilera hau erabili bakoitzaren errealitatea ezagutzeko eta elkarlanerako lan esparruak gehiago zehazteko.

Lezaun Ardotegian lur eta mahasti ekologiko eta biziak dituzte. Konpostatutako ardi-ximaurra erabiltzen dute ongarri bezala; plagak (Mildiu eta Oidioa), gatzekin (Azubre eta Kobrea) eta landare oinarriko (Equisetun arvense, Urtica Sp) prestaketaketekin ekiditen dituzte. Ondorioz, kalitate handiko mahats ekologikoak eta mahasti biologiko biziak lortzen dituzte, eta hauekin mahastiaren nortasuna adierazten duen ardo biologikoak.

Lan talde bilera hauetan parte hartzea irekia da*, baina gure antolaketa hobe batentzat zuen IZEN EMATEA beharrezkoa dugu. Horretarako idatzi edo deitu EHKOLEKTIBOAra martxoaren 13a baino lehen:

0034 688867020 (Leire) – 0033 627 13 32 38 (Thomas) /

lantaldeak.ehkolektiboa@gmail.com

*Parte hartzea irekia da, kide izan edo ez, nekazaritza ekologikoa egiten duen edo instalatu nahi duen oro etorri daiteke. Ostean, bilerako erabakiak hartzeko orduan, elkarteko kideen iritzia kontutan hartuko da.

Bilera euskaraz egingo dugu, baina ITZULPENAK izango dira, beraz hizkuntzagatik lasai egon.

EGITARAUA :

11:00 – 13.30 – FRUTAZAIN Lan Taldearen bilera

  • Talde berri baten sorrera? Ardozainen lan-taldea

  • Bertako barietateak, Zuhaitzen jatorria.

  • Komertzializazioa

  • Tratamendu alternatiboak Frutazaintzan

13:30 – 14:30 – Bazkaria (bakotxak ekartzen du jateko zerbait)

14:30 – 16:00 – Ardotegira bisita

Parte hartu kolektiboan, elkarrekin agroekologian hobetzen!

www.ehkolektiboa.org

(En bas en française)

NUEVA CONVOCATORIA del GRUPO DE TRABAJO DE FRUTICULTURA: Sigue leyendo

OTSAILAK 23, BEHI – ESNEDUN LAN TALDEA!

[FR] dessous
[ES] más abajo

[EUS]

EHKOlektiboaren topaketetan argi geratu zen. Laborariak modu praktikoan landu nahi dugu agroekologia, eta hau egiteko 2017 honetan jarraituko dugu bisitak eta bilerak egiten.

arg2Behi esnea ekoizten duten etxaldeentzat negua da elkartzeko garairik hoberena, udaberrian berehala asten bai dira kanpoko lanak, udaran belarretan dabiltza lanpetuak eta horregatik aurtengo negua bukatu baino lehen egingo du lehen bilera lan talde dinamiko honek.

Topaketetan, asko izan ziren interesa piztu zuten gaiak talde honetan: Jogurt zaporetsuak, destetea, tratamendu alternatiboak, forrajeak, … Analisi eta lanketa tekniko bat izan gabe, bilera hauek esperientziak elkarbanatzeko uneak dira: laborariek euren etxaldeetan egindako probak, hobetze teknikak, arazo eta buruhausteak,…. Funtsean, lagun artean hitz egin eta agroekologia lantzeko konfidantzazko guneak.

arg3

Lehen bilera hau beraz OTSAILAK 23an izango da. EHKOmugimendua, eta interesa duzuen bidelagunak Arbonara joango gera AGERREA etxaldea ezagutzera. Etxalde honetan ikusiko duguna, berrikuntza handia izango da hegoaldeko Behi-Esne ekoizle guztientzat. ADI: Belardi naturaletatik egindako infusioekin zaporeztatzen dituzte jogurtak, adibidez, intsusa eta luisa-belarra erabiliz!!

 

Gehiago jakiteko irrikatan geratuko zinaten ezta? Noski!

Bilera irekia da EHKOko kide eta lagunentzat, baina ezinbestekoa izango da aurretiaz izen ematea lantaldeak.ehkolektiboa@gmail.com helbidea erabiliz. Jarri harremanetan gurekin eta eguneko plana kontatuko dizuegu, ordutegia, bidaia nola egin, nora iritsi,…. eta datu guztiak!!

(Argazkiak, https://agerrea.jimdo.com/)

[FR]

Le groupe EHKO Vaches Laitières Sigue leyendo

EHKO BIDEOA!

Zer da AGROEKOLOGIA? Nola definitu? Galdera horiei erantzuteko, eta baita EHKOlektiboa ezagutzera emateko ere, bideo bat egin dugu. Denon artean eta teknologia berriak baliatuta, zabaldu dezagun ikus-entzunezko aurkezpen xume bezain erakargarri hau lau haizetara!!

EHKOlektiboa mugimendua martxan dago!

Zuhaitzak

EHKO identifikatzailearen barne araudia garatzeko, laborariek lan taldeka, beren zuhaitza garatu dute.

Zuhaitzetan EHKOLEKTIBOArekiko konpromisoak eta etxaldeak bete beharreko baldintzak jasotzen dira.

Zuhaitzek, Euskal Herrian zer nola nekazaritza bio-ekologikoa nahi dugun definitzen dute:

– SUSTRAIETAN, kolektiboarekiko konpromisoak jasotzen dira.

–  ENBORREAN, EHKO identifikatzailea erabili ahal izateko bete beharreko baldintzak

– eta ADARRETAN, etxaldeak zein norabideetan hobetzeko erronkak finkatzen dira.