BIOTERRA 2017, EHKO KANTINA

Kaixo lagunok!

Asteburu honetan EKAINAK 2,3,4 BIOTERRA azoka ospatzen da Irunen!

Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka da.

info guztia duzue WEBGUNEAN

Guk informazio postua aldatu eta bisistariak elikatzen egongo gara. ENEEK-en laguntzaz, TALO postu bat ipiniko dugu eta bertan, ARTO GORRIz eginiko bioterra2017TALOAK prestatuko ditugu, txistorra, hirugiar, ardi eta behi gazta,….

EHKOlektiboko kide eta lagun guztak gonbidatuak zaudete, eta gonbidapena eskuratzeko emaielez edo telefonoz jarri zaitezkete gurekin harremanetan! EDO ADI EUSKAL HERRIKO zenbait irratsaioetako zozketetara!!!

Paseoaz aparte, postuan laguntzera etorri zaitezke, txanda batekin, EHKOri elkartasuna eskeiniz. Horretako GALDETEGI hau bete zure datuekin! ASKO ESKERTUKO DIZUGU!

ASTEBURU POLITA IZANGO DA, beraz animatu, etorri eta pasa agurtzera!

Bioterra2017-invitacion-electronica-EHKO

🐞🍃HERRITAR LAN TALDEAREN DEIALDI BERRIA

(En bas en française / Debajo en castellano)

Igandea, Maiatzak 07

11:30etatik 15:30etara       

   Lekua : Uliako Mintegien Parkea (Donostia)

EHKOlektiboaren 10. Topaketetan argi geratu zen bazegoela mugimendu honen barruan lan talde berri bat sortzeko beharra, HERRITARREN LAN TALDEA. uliako-lore-baratzak-parkea3

Lan talde honen bilkura,Donostian dagoen hiri-baratze komunitario honetan egitea proposatzen dizuegu.

Nekazal guneetan ez ezik, hiriburuetan ere badaude herritarrek agroekologia lantzen dituzten egitasmo eta espazioak, eta EHKOlektibotik hauek ezagutu eta elkarlana abiarazi nahi dugu, baserritarrak eta herritarrak bat garelako elikaduraren etorkizunaren eraldaketan.

Donostian dago Uliako Lore-Baratzak egitasmoa, hain zuzen Ulia auzoan, eta bertan auzotarrek eta bisitariek, biziz bete dute aspalditik ahaztuak ziren Udal Mintegi Zaharrak. Bi urte bete dira parkeak ateak zabaldu zituenetik, eta asko dira aurrera eraman dituzten ekintzak (ikastaro, tailer, jardunaldi) festak (urtaroetan), konposta gunea, haur-txokoa,… Hainbat “bankal” jorratzen dituzte modu komunitarioan, eta beste zenbait hiriko beste talde eta kolektiboek lantzen dituztenak, horiek denak ekologikoan noski. Ez beraz ekoizpen mailan, baina esan daiteke hiri-agroekologia lantzen duela proiektu honek, nekazaritza, eta irizpide sozio-ekonomikoak eta kulturalak bertan bat egiten dutelarik. Parkeak 14.400 m² ditu, eta txoko ugari daude bilerak egiteko, 3 negutegi eta parkeko hainbat gune!

 

agroecologia-viveros-de-ulia

Aukera ederra dugu beraz EHKOlektiboko kideak, hirira inguratu eta bertako elikadura errealitatea lantzeko. Nola ikusten dute hiritarrek Euskal Herriko laborantza? Ba al dakite agroekologia zer den? Eta nola uztartu hau elkarrekin? Baserritarrek nola ikusten dute hiria, eta horrelako hiri-baratzeak? Zubiak al dira hauek baserrietako errealitateak hirietan ulertzeko? Berpiztuko dugu landa eremuen eta hiriaren arteko harremana?

Deialdi hau EHKOlektiboko kideei (laborari eta herritarrei!) eta Uliako Lore-Baratzako kideei zabalduko zaie (bai eta agroekologian interesa duen orori), bi taldeen artean hausnarketa kolektibo bat egiteko ideiarekin. Horrela eguna bi talde desberdinetan hasiko dugu: EHKOlektiboko kideak, parkea eta egitasmoa ezagutzeko bisita bat egingo dute, eta bitartean hiritarrak EHKOren aurkezpen bat jasoko dute, agroekologia zer eta nola lantzen dugun azalatzeko.

Ondoren denak elkarrekin baina bi talde hauetan banaturik, honako galdera landuko da: “Agroekologia hirian, elikagaien kontsumoa bakarrik?” Eta hau lantzeko dinamika izango da alde batetik, hausnarketa egitea zer den agroekologia hirian, eta bestetik identifikatzea gaur egun martxan daude herritarrek bultzatutako egitasmoak. Galdera honekin giroa piztu ondoren, EHKOko beste lan taldeetan egiten den antzera urteko HELBURU AGROEKOLOGIKO bat finkatuko du talde bakoitzak, eta hurrengo ekintzak eta hitz ordu proposamenak bilduko ditugu.

herritar

0034 688867020 (Leire) – 0033 627 13 32 38 (Thomas) /

lantaldeak.ehkolektiboa@gmail.com

*Parte hartzea irekia da, kide izan edo ez, laboraria, herritarra, hiritarra…

Bilera euskaraz egingo dugu, baina ITZULPENAK izango dira, beraz hizkuntzagatik lasai egon.

Lan talde bilera hauetan parte hartzea irekia da*, baina gure antolaketa hobe batentzat zuen IZEN EMATEA beharrezkoa dugu. Horretarako idatzi edo deitu EHKOLEKTIBOAra Maiatzaren4a baino lehen:

 

Parte hartu kolektiboan, elkarrekin agroekologian hobetzen!

Sigue leyendo

🍇🍏FRUTAZAIN LAN-TALDEAREN DEIALDI BERRIA// MARTXOAK 16 // INVITATION // INVITACIÓ

(En bas en française / Debajo en castellano)

FRUTAZAINEN LAN TALDEAREN DEIALDI BERRIA:

Martxoaren 16a, Osteguna,uva-ecologica-tempranillo

11:00etatk 16:00ra

Lekua : LEZAUN Ardotegia – LAKAR (Nafarroa)

vina_gazaga

Uharte Arakilen ospatutako topaketetan, Frutazainak bildu zirenean talde anitz baten aurrean aurkitu ginen. Frutazainak, ardotegiak, frutarbolak dituzten etxaldeak, ekoizpen desberdinak dituzten laborariak elkartzen ditu talde honek. Aniztasun hau ikusita 2017ko lehen bilera Lezaun Ardotegian egitea erabaki zuten, eta bilera hau erabili bakoitzaren errealitatea ezagutzeko eta elkarlanerako lan esparruak gehiago zehazteko.

Lezaun Ardotegian lur eta mahasti ekologiko eta biziak dituzte. Konpostatutako ardi-ximaurra erabiltzen dute ongarri bezala; plagak (Mildiu eta Oidioa), gatzekin (Azubre eta Kobrea) eta landare oinarriko (Equisetun arvense, Urtica Sp) prestaketaketekin ekiditen dituzte. Ondorioz, kalitate handiko mahats ekologikoak eta mahasti biologiko biziak lortzen dituzte, eta hauekin mahastiaren nortasuna adierazten duen ardo biologikoak.

Lan talde bilera hauetan parte hartzea irekia da*, baina gure antolaketa hobe batentzat zuen IZEN EMATEA beharrezkoa dugu. Horretarako idatzi edo deitu EHKOLEKTIBOAra martxoaren 13a baino lehen:

0034 688867020 (Leire) – 0033 627 13 32 38 (Thomas) /

lantaldeak.ehkolektiboa@gmail.com

*Parte hartzea irekia da, kide izan edo ez, nekazaritza ekologikoa egiten duen edo instalatu nahi duen oro etorri daiteke. Ostean, bilerako erabakiak hartzeko orduan, elkarteko kideen iritzia kontutan hartuko da.

Bilera euskaraz egingo dugu, baina ITZULPENAK izango dira, beraz hizkuntzagatik lasai egon.

EGITARAUA :

11:00 – 13.30 – FRUTAZAIN Lan Taldearen bilera

  • Talde berri baten sorrera? Ardozainen lan-taldea

  • Bertako barietateak, Zuhaitzen jatorria.

  • Komertzializazioa

  • Tratamendu alternatiboak Frutazaintzan

13:30 – 14:30 – Bazkaria (bakotxak ekartzen du jateko zerbait)

14:30 – 16:00 – Ardotegira bisita

Parte hartu kolektiboan, elkarrekin agroekologian hobetzen!

www.ehkolektiboa.org

(En bas en française)

NUEVA CONVOCATORIA del GRUPO DE TRABAJO DE FRUTICULTURA: Sigue leyendo

OTSAILAK 23, BEHI – ESNEDUN LAN TALDEA!

[FR] dessous
[ES] más abajo

[EUS]

EHKOlektiboaren topaketetan argi geratu zen. Laborariak modu praktikoan landu nahi dugu agroekologia, eta hau egiteko 2017 honetan jarraituko dugu bisitak eta bilerak egiten.

arg2Behi esnea ekoizten duten etxaldeentzat negua da elkartzeko garairik hoberena, udaberrian berehala asten bai dira kanpoko lanak, udaran belarretan dabiltza lanpetuak eta horregatik aurtengo negua bukatu baino lehen egingo du lehen bilera lan talde dinamiko honek.

Topaketetan, asko izan ziren interesa piztu zuten gaiak talde honetan: Jogurt zaporetsuak, destetea, tratamendu alternatiboak, forrajeak, … Analisi eta lanketa tekniko bat izan gabe, bilera hauek esperientziak elkarbanatzeko uneak dira: laborariek euren etxaldeetan egindako probak, hobetze teknikak, arazo eta buruhausteak,…. Funtsean, lagun artean hitz egin eta agroekologia lantzeko konfidantzazko guneak.

arg3

Lehen bilera hau beraz OTSAILAK 23an izango da. EHKOmugimendua, eta interesa duzuen bidelagunak Arbonara joango gera AGERREA etxaldea ezagutzera. Etxalde honetan ikusiko duguna, berrikuntza handia izango da hegoaldeko Behi-Esne ekoizle guztientzat. ADI: Belardi naturaletatik egindako infusioekin zaporeztatzen dituzte jogurtak, adibidez, intsusa eta luisa-belarra erabiliz!!

 

Gehiago jakiteko irrikatan geratuko zinaten ezta? Noski!

Bilera irekia da EHKOko kide eta lagunentzat, baina ezinbestekoa izango da aurretiaz izen ematea lantaldeak.ehkolektiboa@gmail.com helbidea erabiliz. Jarri harremanetan gurekin eta eguneko plana kontatuko dizuegu, ordutegia, bidaia nola egin, nora iritsi,…. eta datu guztiak!!

(Argazkiak, https://agerrea.jimdo.com/)

[FR]

Le groupe EHKO Vaches Laitières Sigue leyendo

EHKOlektiboaren 10. TOPAKETAk Uharte-Arakil-en Nafarroan.

[FR] dessous

[ES] más abajo

[EUS]

Ze poza lagunartean elkartzen garenean, aspaldiko aurpegiak, kide berriak, lan-taldeetako kamaradak, bisitariak!

3terdietarako kide mordoxka bat zegoen Aralar Mendi elkartearen ateak irekitzeko itxoiten. Barruan talde eragileko kideak, merienda prestatzen buru belarri; kafea, infusioak eta pastak kideei ongietorria emateko.

IMG_20170128_161124142_HDR.jpg

Aspaldiko agurrak eta meriendarako tarte bat eskaini ondoren 4etan asi genuen topaketa. 2016Ko ibilbidea errepasatzeari ekin genion, antolatutako ekintza, jarduera, azoka, bideoa,…. asko dira EHKO ikusi eta entzun diren espazioak!! Orokorrean, urteko ekintzak ondo atera dira eta balorazio ona egin dugun arren barne mailan sendotu eta errotzeko beharra dugula antzeman dugu.

Jarraian 2017ra begira talde eragileak dituen zenbait proposamen aurkeztu ziren. EHKO mugimendua den heinean lurralde batetik bestera ibiltzeko beharra du, eta pasadan urtean Bizkaira hurbildu zen bezalaxe aurten Araba eta Nafarroan nahi dugu egin esfortzu berezia. Jada 60 dira EHKO etxalde sarea osatzen dutenak, baina gure herriko burujabetza indartzeko, sare hau ondo josi behar dugu. Horretarako Euskal Herriko hegoaldean eragile eta laborari gehiago beharko ditugu. Beraz 2017ko azoka Gasteizen egiteko asmoa dugu, eta bertako eragileekin lana estutzeko!DSC_6109.JPG

Dinamikoagoa bihurtu zen bilkura LAN TALDEETAN banatu ginean. 9 talde egin ziren: ARTZAIN, BEHI-ESNEDUN, BARATZEZAIN, FRUTAZAIN, ERLEZAIN, ZEREAL OKIN, MONOGASTRIKO, HERRITARRAK eta BASERRIA BERE OSOTASUNEAN. Talde bakoitzak, barne funtzionamenduaz hausnartu zuten, eta ondorioz talde bakoitzeko arduradun bat finkatu zen. Lan talde batzuk 2017ko bilera eguna eta tokia finkatu zituzten.

Laister zabalduko dizuegu LAN-TALDEEN egutegia!!

Bukatzeko talde eragilea eta onarpen komisioa osoatzen duten kideak aurkeztu ziren, eta gaur egun EHKOlektiboak Araba eta Nafarroako ordazkariak izateko beharraz hitz egin zen.

Eguna borobiltzeko otordu ederraz gozatu genuen, kideen ekarpen eskuzabalekin!! Iparraldetik Axoa dastatu geneuen, okinek, ogi bereziak ekarri zituzten, artzai eta behi-esne ekoizleak, gazta, eta hori dena sagardo eta ardoz bustirik. BAPO!!IMG_20170128_163625667.jpg

Eskerrik asko hara hurbildu zineten guztioi eta bereziki, antolakuntzan zein ekintzetan modu aktiboan parte hartu zenuten guztioi!!

10.Topaketen ARGAZKI BILDUMA

EHKO topaketen deialdia 28/01/2017 eitb-ko LANDABERRI saioan kontatu genuen, eta baita Xaloa telebistan 33:35 minututik aurerra..

Sigue leyendo