AZAFRIA EUSKAL HERRIAN!

Xexili Thoureuk EHKO ETXALDE SAREKO ekoizpen xelebreena du: AZAFRAIA. Ekoizpen honen inguruan gehiago jakiteko irrikitan geunden aspalditik, eta azkenean eduki dugu Xexilirekin hitz egiteko aukera. Azafraiaren ezaugarriei buruz,  dibertsifikazioa eta ekoizpen agroekologikoaren inguruan aritu gera. Espezie honek sukaldean duen erabilpenari buruz galdetzean bere errezeta maitatuena kontatu digu!

safranlilia

Noiztik eta zer dela eta animatu zinen landere hau ekoizten?

Proiektu hau oso hilabete gutxitan jarri nuen martxan 2015ean. Azafraia = lur gutxi + nekazal-makina gutxi. Inbertsio txikia behar da pixkanaka garatzen joango den antolakuntza batekin, bereziki bulboen erosketarako. Txikitik habiatzea zen ideia eta pixkanaka haztea.

Idatzi zaharrak aurkitu dituzte ekoizpen baliotsu honi buruz!

Landare miresgarria da Azafraia!

Nolakoa da ekoizpen-zikloa?

Laborantza zikloa gainontzeko landareen alderantzizkoa da! Hostoak eta loreak udazkenean ateratzen dira, eta maiatza-uztailetik aurrera landarea lo gelditzen da. Udara pasatzen den bitartea landarea geldirik egoten da, eguzkia eta beroa hartuz. Uztailean lurrazpian biderkatu diren bulboak jasotzen dira; lehortu eta beste lursail batzuetan sartzen dira. Prozesua geldirik dagoenez, momentu egokia da, lurra lantzeko giro egokian. Aurten oso ona izan da! Irailean landareak ura behar du.

Azafrai landare batek 3-5 urte irauten ditu. Hastapenean akatsak izan nituen (sakonegi landatu nituen) eta horregatik hainbat landare ordezkatu behar izan ditut dagoeneko.

Hain ekoizpen espezifikoa izanda ¿errentagarria da, edo barazkiak ere badituzu osagarri bezala?

Azafranari ona bazara, ekoizpena errentagarria bilakatzen da 10-15 urteren buletan. Baina gehienek ez dute azafraia bakarrik landatzen. Sahalburiaren kasuan, baratze anitz bat dugu, azoketan elikagai aukera eskaintzeko. Diru-sarreren laurden bat dira gainontzeko produktu hauek.

Euskal sukaldaritzan ez dugu azafraia erabiltzeko ohitura handia, zein jakiekin nahasten duzu zuk, eta zein da zure errezeta maiteena?

Nere errezeta maiteena: muskuiluak dira! Muskuilu Klasikoak. Sukaldeketan hasi baino 3 ordu lehenago Azafraiaren pistiluak egosi (infusionatu) behar dira (3 estigma pertsona bakoitzeko, hau da pistilo 1 = 3 filamento) *Bitxikeria: 150 filamento behar dira gramos 1 egiteko!!* Muskuiluak prest daudenean, hotzean nahastuko dugu krema eta infusionatutako ura, eta nahasketa horia bihurtzen dela ikusiko dugu. Orduan muskuiluak erantsi, eta prest dugu platera! Oso erraza da! Berdin-berdin egin daiteke legatzarekin edo baita fruitu tarta baten gainetik botatzeko! Tortillan ere espeziala gelditzen da, baina kontuz! Egoste prozesuaren azken unean erantsi, aroma ez alperrik galtzeko!

Azkenik, zer da zuretzat agroekologia zure etxaldean?

Hauxe da guretzat agroekologikoki jarduteko modua: lehenik eta behin dugun lurraren ikerketa egin behar dugu, honen ezaugarriak ezagutzeko, eta lursail egokian gauden jakiteko. Ondoren dugunarekin funtzionatzen ikasi beharko dugu, kanpo baliabideak gutxi erabiliz, eta ditugun baliabideak aprobetxatuz. Sahalburian, 1.500 m2 dibertsifikaturekin frutak eta barazkiak ditugu maiatzetik abendura eta 1.000 m2 azafrai. Gure helburua jornada erdian soldata minimoa izatea da.
Badaude potentziala duten beste ekoizpen batzuk ere, erlauntzak jarri ditzakegu adibidez, baina beste ofizio bat suposatuko luke. Heskaia ere jarri genezake, baliotsua litzateke baina esfortzu eta denbora asko eskatuko luke. Etxaldean oso produktiboak diren fruitu zuhaitz handiak izateak malgutasun ekonomikoa ematen digu, sasoia hobeto pasatzeko aukera, eta etxaldeari segida ematen ahalbidetzen du (biziki garrantzitsua da hau!)

[fr]

Pourquoi t’es-tu intéressée à cette production ? Et depuis quand ? Sigue leyendo

Anuncios

OTSOKOP-ek ezagutzen!

OTSOKOP1Irudia: www.otsokop.org

[EUS]  (Debajo en castellano/dessous en français)

Ondo dakizuen bezala, EHKOlektibotikik Euskal Herrian Elikadura Burujabetzaren bidean antolatzen ari diren herritar eta laborari taldeekin elkarlana egiteko grina dugu. Asko dira han eta hemen azken urteetan sortu diren ekimen interesgarriak. Pixkana harremanak josten ditugun bitartean, zuek denokin elkarbanatu nahi ditugu ekimen interesgarri hauen ezaugarriak. EHKOlektiboko Xanek, Otsokopeko Ixabel Cassan elkarrizketatu du:

Noiz, nola, nun sortu zen Otsokop?

Hiru lagunek, Angelun, Otsokop elkartea eraikitzea erabaki zuten 2015 eko Otsailean, beraz duela 2 urte eta erdi.

Antolaketa, funtzionamendua, nun erosten dituzue janariak Zer helburuekin?

Gaur egungo kontsumitzeko manera ez zitzaien gehiago komeni. Gaurko supermerkatuetan diren produktoek izugarrizko distantziak egiten dituzte. Adibide baten emaiteko, dakigularik yogurta batek 2000 kilometro egiten dituela gure hotzgailuetan izaiteko, gure Amalurrarendako izugarrizko kutxadura hori ezin jasana da. Alta hemen bertan ekoizle miresgarriak ditugu.

Multinazionalek urruneko jendea lan egin arazten dute, babes sozialik eskaini gabe, miseria bat pagatuz, haurrak enplegatuz eta ihes fiskala erabiliz. Ekoizleak arrunt itotzen dituzte, beti eta apalago erosiz eta azken finean, ekoizleak bere produktoa 5 aldiz garestiagoa ikusten du apaletan. Diru hori, nora doa ? Multinazional eta hypermerkatu horiek gizentzen dira, itsuski hantzen, mamu ikaragarriak bilakatzen. Haien buruzagi eta akziodunak lotsagarriki aberats bihurtzen. Euskal erran zahar batek hau dio : “Dirua serbitzari ona bainan nagusi txarra”. Dirua arrunt nagusitu zaie eta zentzumena galdu dute.
Elkartean, kide bakoitzak bere boza entzun arazten du, produktoak hautatuz eta hilabetero 2 ordu eskainiz funtzionamendurako (apalak bete, eskariak egin, saldu). Langile fresik ez izaiteak ekoizlea duinki pagatzea eta produkto biologiko eta lokalak prezio oso apal batean ukaitea parada emaiten digu.

Beraz, orokorki, helburua multinazional, hypermerkatu horieri bizkarra emaitea da eta alternatiba baten eskaintzea. Nola ? Ekonomia berlokalizatuz lekuko ekoizpenak erosiz, hemengo ekozleri prezio duin batean haien produktoak erosiz, Euskal Herriak elikadura autonomo bat lor zezan eta lekuko eta biologiko elikadura prezio apal batean eskainiz.
OTSOKOP2
Gaurko egoera zoin da?

450 kide gira eta Baionako de Lattre de Tassigny karrikan epizeria bat ideki dugu asteazkenetan eta larunbatetan idekia dena. Auzo popular batean kokatu gira pertsona xumeek ere eros ditzaten ekoizpen sano eta lekukoak.

Emazteen engaiamendua…
Kide horien barne, bi herenak emazteak dira eta biziki aktiboak direnetan, hor ere emazteak gehienik. Nere iduriko, emazteek gaur atsulituki zerbait egin beharra dela ohartzen dira, ekonomia ero horrek gure iloben Amalurra suntsitzen ari bait du. Ama batek, amatxi batek, izugarrizko indarra du bere haurren geroa babesteko eta preseski, Otsokopen barne, ageri da. Orain arte, ongi barnatu genuen etxeko andere izaiten, ixil ixila, bainan larrialdi klimatiko hori ikusiz, diru eta indarkeri baloreen aurka borrokatzeko, emazteak mobilizatzen dira. Gizonak ere bixtan dena. Bainan amak eta amatxiak sutituz geroztik, kasu !

Geroa, nola ikusten duzu?
Gerorari begira, kooperatiba baten bilakatzea erabaki dugu biltzar nagusian, eta hori gauzatu eta, 500 eta 900 metra karratu arteko supermerkatu baten idekitzea Baionako Zup auzo hortan da gure xedea. Eta hor bai, egizko alternatiba bat eskaini.

EHKOlektiboa ezagutzen ote duzue?

Ez biziki untsa egia erran… Bainan Otsokopen izpirutu berean ari direla iduritzen zait.

[FR]

Comme vous le savez EHKO sur le chemin de l’autonomie alimentaire recherche à créer des liens entre citoyen.e.s et paysan.e.s ,entre associations de consommateur.trice.s

Ces dernières année snous avons assisté à beaucoup d’initiatives locales. Pour vous faire connaitre une de ces initiatives , Xane a interrogé Ixabel Cassan de Gorostarzu de Otsokop

Quand,comment,ou est né otsokoop Sigue leyendo