🐞🍃HERRITAR LAN TALDEAREN DEIALDI BERRIA

(En bas en française / Debajo en castellano)

Igandea, Maiatzak 07

11:30etatik 15:30etara       

   Lekua : Uliako Mintegien Parkea (Donostia)

EHKOlektiboaren 10. Topaketetan argi geratu zen bazegoela mugimendu honen barruan lan talde berri bat sortzeko beharra, HERRITARREN LAN TALDEA. uliako-lore-baratzak-parkea3

Lan talde honen bilkura,Donostian dagoen hiri-baratze komunitario honetan egitea proposatzen dizuegu.

Nekazal guneetan ez ezik, hiriburuetan ere badaude herritarrek agroekologia lantzen dituzten egitasmo eta espazioak, eta EHKOlektibotik hauek ezagutu eta elkarlana abiarazi nahi dugu, baserritarrak eta herritarrak bat garelako elikaduraren etorkizunaren eraldaketan.

Donostian dago Uliako Lore-Baratzak egitasmoa, hain zuzen Ulia auzoan, eta bertan auzotarrek eta bisitariek, biziz bete dute aspalditik ahaztuak ziren Udal Mintegi Zaharrak. Bi urte bete dira parkeak ateak zabaldu zituenetik, eta asko dira aurrera eraman dituzten ekintzak (ikastaro, tailer, jardunaldi) festak (urtaroetan), konposta gunea, haur-txokoa,… Hainbat “bankal” jorratzen dituzte modu komunitarioan, eta beste zenbait hiriko beste talde eta kolektiboek lantzen dituztenak, horiek denak ekologikoan noski. Ez beraz ekoizpen mailan, baina esan daiteke hiri-agroekologia lantzen duela proiektu honek, nekazaritza, eta irizpide sozio-ekonomikoak eta kulturalak bertan bat egiten dutelarik. Parkeak 14.400 m² ditu, eta txoko ugari daude bilerak egiteko, 3 negutegi eta parkeko hainbat gune!

 

agroecologia-viveros-de-ulia

Aukera ederra dugu beraz EHKOlektiboko kideak, hirira inguratu eta bertako elikadura errealitatea lantzeko. Nola ikusten dute hiritarrek Euskal Herriko laborantza? Ba al dakite agroekologia zer den? Eta nola uztartu hau elkarrekin? Baserritarrek nola ikusten dute hiria, eta horrelako hiri-baratzeak? Zubiak al dira hauek baserrietako errealitateak hirietan ulertzeko? Berpiztuko dugu landa eremuen eta hiriaren arteko harremana?

Deialdi hau EHKOlektiboko kideei (laborari eta herritarrei!) eta Uliako Lore-Baratzako kideei zabalduko zaie (bai eta agroekologian interesa duen orori), bi taldeen artean hausnarketa kolektibo bat egiteko ideiarekin. Horrela eguna bi talde desberdinetan hasiko dugu: EHKOlektiboko kideak, parkea eta egitasmoa ezagutzeko bisita bat egingo dute, eta bitartean hiritarrak EHKOren aurkezpen bat jasoko dute, agroekologia zer eta nola lantzen dugun azalatzeko.

Ondoren denak elkarrekin baina bi talde hauetan banaturik, honako galdera landuko da: “Agroekologia hirian, elikagaien kontsumoa bakarrik?” Eta hau lantzeko dinamika izango da alde batetik, hausnarketa egitea zer den agroekologia hirian, eta bestetik identifikatzea gaur egun martxan daude herritarrek bultzatutako egitasmoak. Galdera honekin giroa piztu ondoren, EHKOko beste lan taldeetan egiten den antzera urteko HELBURU AGROEKOLOGIKO bat finkatuko du talde bakoitzak, eta hurrengo ekintzak eta hitz ordu proposamenak bilduko ditugu.

herritar

0034 688867020 (Leire) – 0033 627 13 32 38 (Thomas) /

lantaldeak.ehkolektiboa@gmail.com

*Parte hartzea irekia da, kide izan edo ez, laboraria, herritarra, hiritarra…

Bilera euskaraz egingo dugu, baina ITZULPENAK izango dira, beraz hizkuntzagatik lasai egon.

Lan talde bilera hauetan parte hartzea irekia da*, baina gure antolaketa hobe batentzat zuen IZEN EMATEA beharrezkoa dugu. Horretarako idatzi edo deitu EHKOLEKTIBOAra Maiatzaren4a baino lehen:

 

Parte hartu kolektiboan, elkarrekin agroekologian hobetzen!

Sigue leyendo

Anuncios