🥕 #BARATZEZAIN 🌶️ lan taldearen DEIALDI BERRIA! Otsailak 26

(En bas en française / Debajo en castellano)

Otsailaren 26a, Igandea,hazitiklilia

14:00etatk 18:00ra

Lekua : HAZITIK LILIA  – SENPERE (Lapurdi)

Uharte Arakilen izandako Topaketan Baratzezainek, lehen bait lehen bilera egiteko beharra ikusi genuen, martxa ez galtzeko, eta horrela Otsailaren 26a finkatu zen lan taldea elkartzeko. Bertan elkartu ginenak aurtengo elkarlanaren helburuetariko bat landare ekoizleen talde propio bat sortzea pentsatu genuen, gai desberdinak jorratzeko. Hortaz, bisita hau HAZITIK LILIA Iparraldeko landare ekoizle etxaldean egingo dugu.

HAZITIK LILIA  2003 urtean hasi ziren landareak ekoizten,  60 bat landare desberdin ekoizten dituzte, orotara 300 mota inguru osatzen dutenak. Bai herritarrei eta profesionalei zuzendutako ekoizpena dute, aldiz baratzezain profesionalek aintzinetik eskatu behar dituzte landareak. Laborantza ekologikoaren arauak segitzen dituzte eta baita ere EHKOlektiboak finkatutakoak.

Lan talde bilera hauetan parte hartzea irekia da*, baina gure antolaketa hobe batentzat zuen IZEN EMATEA beharrezkoa dugu. Horretarako idatzi edo deitu EHKOLEKTIBOAra otsailaren 21a baino lehen:

0034 688867020  (Leire) – 0033 627 13 32 38 (Thomas) /

lantaldeak.ehkolektiboa@gmail.com

*Parte hartzea irekia da, kide izan edo ez, nekazaritza ekologikoa egiten duen edo instalatu nahi duen oro etorri daiteke. Ostean, bilerako erabakiak hartzeko orduan, elkarteko kideen iritzia kontutan hartuko da.

Bilera euskaraz egingo dugu, baina ITZULPENAK izango dira, beraz hizkuntzagatik lasai egon.

EGITARAUA :

14:00 – 15.30 – Etxaldearen bisita

15:30 — 18:00 Lan Taldearen bilera

  • Lan talde berria sortzearen proposamena: Landare ekoizleak
  • Plastikoaren erabilera
  • Etxaldeen azterketa ekonomikoa

Parte hartu kolektiboan, elkarrekin agroekologian hobetzen!

(En bas en française) Sigue leyendo

Anuncios

OTSAILAK 23, BEHI – ESNEDUN LAN TALDEA!

[FR] dessous
[ES] más abajo

[EUS]

EHKOlektiboaren topaketetan argi geratu zen. Laborariak modu praktikoan landu nahi dugu agroekologia, eta hau egiteko 2017 honetan jarraituko dugu bisitak eta bilerak egiten.

arg2Behi esnea ekoizten duten etxaldeentzat negua da elkartzeko garairik hoberena, udaberrian berehala asten bai dira kanpoko lanak, udaran belarretan dabiltza lanpetuak eta horregatik aurtengo negua bukatu baino lehen egingo du lehen bilera lan talde dinamiko honek.

Topaketetan, asko izan ziren interesa piztu zuten gaiak talde honetan: Jogurt zaporetsuak, destetea, tratamendu alternatiboak, forrajeak, … Analisi eta lanketa tekniko bat izan gabe, bilera hauek esperientziak elkarbanatzeko uneak dira: laborariek euren etxaldeetan egindako probak, hobetze teknikak, arazo eta buruhausteak,…. Funtsean, lagun artean hitz egin eta agroekologia lantzeko konfidantzazko guneak.

arg3

Lehen bilera hau beraz OTSAILAK 23an izango da. EHKOmugimendua, eta interesa duzuen bidelagunak Arbonara joango gera AGERREA etxaldea ezagutzera. Etxalde honetan ikusiko duguna, berrikuntza handia izango da hegoaldeko Behi-Esne ekoizle guztientzat. ADI: Belardi naturaletatik egindako infusioekin zaporeztatzen dituzte jogurtak, adibidez, intsusa eta luisa-belarra erabiliz!!

 

Gehiago jakiteko irrikatan geratuko zinaten ezta? Noski!

Bilera irekia da EHKOko kide eta lagunentzat, baina ezinbestekoa izango da aurretiaz izen ematea lantaldeak.ehkolektiboa@gmail.com helbidea erabiliz. Jarri harremanetan gurekin eta eguneko plana kontatuko dizuegu, ordutegia, bidaia nola egin, nora iritsi,…. eta datu guztiak!!

(Argazkiak, https://agerrea.jimdo.com/)

[FR]

Le groupe EHKO Vaches Laitières Sigue leyendo

EHKOlektiboaren 10. TOPAKETAk Uharte-Arakil-en Nafarroan.

[FR] dessous

[ES] más abajo

[EUS]

Ze poza lagunartean elkartzen garenean, aspaldiko aurpegiak, kide berriak, lan-taldeetako kamaradak, bisitariak!

3terdietarako kide mordoxka bat zegoen Aralar Mendi elkartearen ateak irekitzeko itxoiten. Barruan talde eragileko kideak, merienda prestatzen buru belarri; kafea, infusioak eta pastak kideei ongietorria emateko.

IMG_20170128_161124142_HDR.jpg

Aspaldiko agurrak eta meriendarako tarte bat eskaini ondoren 4etan asi genuen topaketa. 2016Ko ibilbidea errepasatzeari ekin genion, antolatutako ekintza, jarduera, azoka, bideoa,…. asko dira EHKO ikusi eta entzun diren espazioak!! Orokorrean, urteko ekintzak ondo atera dira eta balorazio ona egin dugun arren barne mailan sendotu eta errotzeko beharra dugula antzeman dugu.

Jarraian 2017ra begira talde eragileak dituen zenbait proposamen aurkeztu ziren. EHKO mugimendua den heinean lurralde batetik bestera ibiltzeko beharra du, eta pasadan urtean Bizkaira hurbildu zen bezalaxe aurten Araba eta Nafarroan nahi dugu egin esfortzu berezia. Jada 60 dira EHKO etxalde sarea osatzen dutenak, baina gure herriko burujabetza indartzeko, sare hau ondo josi behar dugu. Horretarako Euskal Herriko hegoaldean eragile eta laborari gehiago beharko ditugu. Beraz 2017ko azoka Gasteizen egiteko asmoa dugu, eta bertako eragileekin lana estutzeko!DSC_6109.JPG

Dinamikoagoa bihurtu zen bilkura LAN TALDEETAN banatu ginean. 9 talde egin ziren: ARTZAIN, BEHI-ESNEDUN, BARATZEZAIN, FRUTAZAIN, ERLEZAIN, ZEREAL OKIN, MONOGASTRIKO, HERRITARRAK eta BASERRIA BERE OSOTASUNEAN. Talde bakoitzak, barne funtzionamenduaz hausnartu zuten, eta ondorioz talde bakoitzeko arduradun bat finkatu zen. Lan talde batzuk 2017ko bilera eguna eta tokia finkatu zituzten.

Laister zabalduko dizuegu LAN-TALDEEN egutegia!!

Bukatzeko talde eragilea eta onarpen komisioa osoatzen duten kideak aurkeztu ziren, eta gaur egun EHKOlektiboak Araba eta Nafarroako ordazkariak izateko beharraz hitz egin zen.

Eguna borobiltzeko otordu ederraz gozatu genuen, kideen ekarpen eskuzabalekin!! Iparraldetik Axoa dastatu geneuen, okinek, ogi bereziak ekarri zituzten, artzai eta behi-esne ekoizleak, gazta, eta hori dena sagardo eta ardoz bustirik. BAPO!!IMG_20170128_163625667.jpg

Eskerrik asko hara hurbildu zineten guztioi eta bereziki, antolakuntzan zein ekintzetan modu aktiboan parte hartu zenuten guztioi!!

10.Topaketen ARGAZKI BILDUMA

EHKO topaketen deialdia 28/01/2017 eitb-ko LANDABERRI saioan kontatu genuen, eta baita Xaloa telebistan 33:35 minututik aurerra..

Sigue leyendo