INTIA -ORREAGA: Ardi-esne esperimentazio etxaldea!

img_20161213_125843623

[EUS]

Abenduaren 13an EHKOko kideek  INTIAk (Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Erakundea, LIFE REGEN FARMING europar proiektuaren barruan)  Orreagan duen etxalde esperimentala bisitatzeko aukera izan dugu BLEren eskutik. Denetariko partaideak izan ditu bisitak, jada ekologikoan dabiltzan artzainak, konbentzionala egiten dutenak baina trantsizioan pentsatzen dutenak, etxaldeen autosufizientzia hobetu nahi dutenak, etab. Gogoz piztutako artzain gazte asko! Pozgarria izan da talde anitza edukitza, horrela delako denon esperientziatik hobekien ikasteko aukera!

img_20161213_133640942

Jose Luis Saez Istilart (Josepe), izan dugu etxaldea aurkezten, eta bere eskutik jaso ditugu bi hizkuntzetan azalpen interesgarri guztiak. Etxaldearen helburu nagusia mendiko ardi esne ekologikoaren ekoizpen sistema definitu eta balioztatzea da, bereziki etxaldearen elikadura-autonomia bilatuz (kopuru zein kalitatean).

Horregatik, hau da gaur egun gehien aztertzen den irizpidea, eta esanguratsuak dira, ekoizpen sistema indartzeko egiten dituzten jarraipenak. Abereak %100 ekologikoan elikatzen dira, zenbait zereal ingurutik lortu arren,  bazka guztia etxaldeetako larretan ekoizten da. Batez ere, oso zaila (eta garestia) delako eurentzat ekologikoa den bazka lortzea. Hortaz, etxaldeko belardiak nahikoak izan beharko dira abereak “freskoan” elikatzeko eta negurako elikadura bermatzeko.

Interesgarria da ildo honetan Josepek azaldu diguna: erditze data Maiatzera atzeratuko balitz ziur dago etxaldea guztiz autonomoa izango litzakeela! Erditze dataren aukeraketa beraz estrategikoa da etxaldearen autonomia bideratzeko. Gaur egun Martxoan izaten dute.

img_20161213_131229817

Zuzendutako artzaintza egiten dute, irizpide honekin ere esperimentatuz. Teknologian baliatzen dira askotan artaldeak batera edo bestera bideratzeko, belarraren kantitatea (eta kalitatea) kontrolatuz. Erabiltzen duten herbómetroa erakutsi digute, ahaztu gabe artzainak bere esperientziak ematen dion jakinduria!

img_20161213_141216427

Zenbait datu interesgarri: 42hektareako etxaldea, 350 ardi Manech buru beltza, 34000L esne, 0,7kg de concentrés/ litro, 2003an nekazaritza ekologikoan sartua (abereak + belardiak), erditze data martxoan.

img_20161213_142527563

Informazio guztia INTIAko webgunean.

[ES]

Hemos visitado la granja experimental que INTIA tiene en Roncesvalles. Una visita muy práctica para comprender los sistemas de manejo y analisis con los que trabajan. El Objetivo general de la finca es la definición y validación de un sistema de producción de ovino de leche ecológica en montaña.

La alimentación de los animales se realiza únicamente con alimentos obtenidos de forma ecológica según el reglamento del consejo regulador y está basada principalmente en los alimentos obtenidos en la propia finca, con lo que se ve la necesidad de optimizar el rendimiento de las praderas disponibles. Están trabajando mucho para lograr la autonomía alimentaria, considerada tanto en calidad como en cantidad.

El objetivo es hacer coincidir el momento de máxima producción de la oveja con la salida del rebaño a pastos.

[FR]

Nous avons visité la ferme expérimentale de l’INTIA à Ronceveaux. Une visite très pratique pour comprendre les systèmes de conduite et les analyses avec lesquelles la ferme travaille. L’objectif général de la ferme est de définir et valider un système de production de lait de brebis biologique en altitude.

L’alimentation du troupeau se fait uniquement avec des eliemnts bios, conformément au réglement et est basé très principalement sur ceux produits sur la ferme, ce qui implique d’optimiser le rendement des prairies disponibles.

Le travail se poursuit pour atteindre ou approcher l’autonomie alimentaire, en terme quantitatif comme qualitatif. La stratégie majeure est de faire coïncider le pic de production de lait avec la sortie du troupeau à la pâture.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s