8. TOPAKETAK- Jauregibarria – Zornotza

8.Topakeak Zornotza (1)    8.Topakeak Zornotza (9)

 

Pasaden urtarrilaren 24ean kolektiboaren 8. Topaketak ospatu genituen. Topaketen izaera nagusia, elkartzea izanik egunerokotasunean hurbilean ez ditugun kideekin egoteko aukera politaz gozatu genuen. Lurralde guztietako ordezkaritza lortuz, 60 pertsonek parte hartu zuten.

Egitarauan aurreikusi zen moduan, talde eragileak konpromisoen agiria eta onarpen komisioa aurkeztu zituen.

Konpromisoen agiria, talde eragileak (juntak) definitu duen dokumentua da eta EHKO identifikatzailea erabili ahal izateko beharrezkoa izango da. Kolektiboaren kide egin diren baserritarren gehiengoak EHKO identifikatzailea eskatu dute. Horretarako Konpromisoen Agirian, etxaldeak EHKOren irizpideak betetzen dituela eta kolektiboarekiko eskatzen diren konpromisoak hartzen direla sinatu dute. Konpromisoen agiria, kolektiboak definitu zuen zuhaitzean oinarritzen den dokumentua da, eta EHKO identifikatzailea eskatu duten laborarien etxaldera bidali da. Zuhaitza sinbolo hartuta, sustraietan konpromisoak jasotzen dira, enborrean oinarrizko baldintzak eta adarretan garapen bideak. Orotara, 7 bat konpromiso eta hazkuntza, agronomia, salmenta eta alde soziala jasotzen dituen 15 bat baldintza jasotzen ditu dokumentu honek.

Lanean hasteko lehen dokumentu bat da, eta denbora pasa hala ekarpenak jaso eta egokitzen joango gera.

Onarpen komisioa, kolektiboaren barruan eta talde eragilearen barruan sortu dugun azpi lan talde bat da. Bere funtzioa, EHKO identifikatzailea eskatu duten baserrien jarraipena egitea izango da.

Onarpen komisioko 5 kideek (EHKO identifikatzailea lortu duten 3 laborari eta 2 herritar), Euskal Herriko lurraldetasuna ordezkatzen dute, eta aldi berean, ekoizpen zein kontsumo arlo ezberdinetako adituak dira. Berme sistema parte hartzailea sustatu nahian, komisioaren izpiritua kolaborazioa izango da. Lan markoa Euskal Herria izanik, elkar ezagutza eta konfiantzan oinarrituko da komisioaren lana. EHKO identifikatzailea lortze aldera, komisioak hobekuntzak proposatuko dizkio jarritako minimoak betetzen ez dituen horri, lanketarako epeak emanez eta aktiboki elkartearen dinamikan parte hartzen jarraituz.

Gainera, elkarte kolaboratzaileetako jakitunen laguntza izango du, hala nola; BLE, Biolur, Bionekazaritza, Lurreko, ENEEK eta Landare.

Ostean, Andoni Garcia –EHNE Bizkaiko kideak transgenikoen gaian murgildu gintuen. Izan ere, konpromisoen agiriak jasotzen duen transgenikoen atalean, zein muga finkatu? Denok transgenikoen kutsadura “0” izatea nahi badugu ere, nola landu kutsadura maila 0.1, 0.5 izan duen kasu hori? Ondorio nagusia, printzipioz kutsadura maila 0 eskatuko dugula izan zen, eta urte honetan zehar kutsadura kasuak nola jorratu aztertuko dugu.

8.Topakeak Zornotza (3)

 

8Topaketak aurkezpena EUSK  8Topaketak aurkezpena erderaz  8Topaketak aurkezpena frants

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s