PIKUÑETA BASERRIAN, artzain topaketa eta giro jatorra nagusi!

Ardiak eta anboto   20131003 Artzain bilera (1)

Pikuñeta baserria, Antzuola eta Azkoitia artean dago, mendian, paraje lasai eta ederrean kokaturik. Urriaren hasieran, 14 bat lagun bildu ginen bertan, besteak beste, Euskal Herriko artzaintza ekologikoak bete behar dituen irizpideak definitzeko helburuarekin.

Lan talde bilera guztietan ematen den trukaketa aberatsak izan ziren bertan; lan egiteko molde ezberdinak, lurralde bakoitzeko berezitasunak, eta artzain bakoitzak bere ogibidea eta ardiak ulertzeko era ezberdinak ere.

Ezkerraren etxaldean belarra lehortzeko gela bat dago; belar bolak egin ordez, belarra % 40en lehorra dagoenean gela horretan gordetzen da, eta azpitik aire beroa jasotzen du, lehor dadin. Sistema interesgarria eta berria zenbaitzuentzat!!

20131003 Artzain bilera (5)   20131003 Artzain bilera (11)

Domaia izan zen, bakoitzari bere gazta zati bat ekartzea ez geniela gogorarazi!! Hala ere, bazkarian giro jatorra egon zen, eta tripak ondo bete ondoren lanean hasi ginen.

Beste lan taldeekin jarraitutako metodologia jarraituz, bi azpi taldeetan banatu ginen agroekologiaren gaia oso zabala izanik, hausnarketa gehiagotara iristeko eta parte hartze handiagoa sustatzeko.

Hau izan zen programa:

  • Talde txikitan EHKO zuhaitza landu
  •  Zuhaitzen aurkezpena eta adostea
  • EHKO identifikatzaileari buruzko gogoetak

20131003 Artzain bilera (13)                    20131003 Artzain bilera (19)

Laburbilduz, esan dezakegu artzainen ateratako ondorioak hauek direla:

  • Bertako arrazekin lan egitea. Baldintza hau denek bete dezakete, eta betetzen dute.
  • Elikadura autonomia maila handia, jaten duten materia lehorraren zati nagusi bat baserrikoa izatea.
  • Baserritik kanpo erosten den bazka, ahalik eta gertuenekoa izatea. Radio batean zehar, ahalik eta gehiena Euskal Herrian.
  • Sistematikoki ematen diren tratamenduak murriztea. Egungo araudiaren muga baino baxuago.
  • Ardiak urte osoan zehar, egunero kanpora ateratzeko aukera izatea.
  • Etxaldean mixitaterik ez egotea.
  • Ekoizpenak mugatzea, beste laborariei tokia egiteko.
  • Salmenta zuzena (edo bitartekari batekin) egitea, ekoizpenaren gehiengoan.
  • Helburu bezala, ekoizpen-eraldaketa-salmenta prozesuaren jabe izatea. Behintzat ekoizpenaren gehiengo zatian.
  • Gardentasuna erakustea etapa guztietan.

Azken zatian, identifikatzailearen gaia landu genuen:

-Batzuek, herritarrek informazio handiago izan dezaten ondo ikusten dute identifikatzaile bat eramatea. Beste batzuentzat garrantzitsuagoa da etxalde identifikatzea, produktua baino.

Baina orokorrean, kolektiboan engaiatzeak beren etxaldeak hobetzeko modu bat ikusten dute. Beste baserritarrekin elkar lana indartzeko, eta araudiak eskatzen dituen minimoak betetzera mugatu ordez, hobetzen joateko grina sustatzea.

Lanean jarraituko dugu!

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s