Eguraldi txarra izan arren, baratzezain eta hazi-landare ekoizleen taldeak Doniene baserria bisitatu eta EHKOlektiboaren definizioan lanean jardun zuen

20130205 II.baratzezain bilera (1)    20130205 II.baratzezain bilera (11)

Otsaileko lehenengo astearte honetan, eguraldi txarrak ez zuen baratzezain taldea izutu. Oraingo honetan Itziarreko Doniene baserrian, Lekornen izan genuen lehenengo bileran bezala, probintzia guztietako (Nafarroako ordezkaritza faltatu zitzaigun) baratzezain eta animatzaileak bildu ginen. Orotara 30 pertsona ginelarik, Mirian eta Nereak (Doniene baserrikoak) bizkotxo goxo batekin egin ziguten ongi etorria. Honen lagun, kafe beroa hartu genuen, eta ostean baserriari itzuli bat egin genion.

20130205 II.baratzezain bilera (16)           20130205 II.baratzezain bilera (20)

Mostaza, oloa, zalke ongarri berdeak, neguko bazkiak, negutegiak, ongarriketa, drenajea, eta abar. izan ziren solas bide, eta bata bestearen esperientziak eta galderak partekatzeko aukera egon zen.

Lasturreko tarbenariek bilera gela utzi ziguten, eta gure blog-txoko honetatik eskerrak emateko aprobetxatzen dugu. Lanean hasi aurretik, indarrak hartu behar ziren, beraz bazkal orduan bakoitzak ekarritako partekatu genuen; gazta, patata tortila, pastela… bapooo!!

20130205 II.baratzezain bilera (25)      20130205 II.baratzezain bilera (28)

Lan garaian, 4 taldeetan banatu ginen, lehenengo bileran bezala. Oraingoan, bileraren helburua,  Lekornen egin zen lanaren sintesitik abiatuta, proposamen zehatzak egitea, eta zuhaitzaren metodologian kokatzea zen. 4 gai (bat talde bakoitzeko) aukeratu ziren eta talde bakoitzak 3 proposamen “enborrean” (egun baserri guztiek bete beharreko baldintza) eta 3 proposamen “adarretan” (garapen bideetan, etorkizunari begira hobetu beharrekoak) egin behar zituen.

Lan metodologia     20130205 II.baratzezain bilera (32) Hona hemen egun honetan lantzeko proposatu ziren gaiak:

  1. Bertakotasuna ziurtatzeko, autosufizientziaren gaia lantzeko zein arau beharko lirateke : orain, eta ekoizpen guztiek bete beharrekoak? Garrantzitsuak, baina 2.en mailakoak, beranduago konpontzeko utz daitezkeenak?
  2. Bioaniztasuna + ingurunearen errespetua ziurtatzeko zein arau beharko lirateke: orain, eta ekoizpen guztiek bete beharrekoak? Garrantzitsuak, baina 2.en mailakoak, beranduago konpontzeko utz daitezkeenak?
  3. EHKOlektiboaren ziurtapena (egiten balitz) lortzeko, Europar zigiluaren ziurtapena behar da edo ez? Eta erantzuna ez bada, laborantzako seguritate sozialean altan emanda egon beharko litzateke?
  4. Baratzezaintzan gaur egungo beharrak zein dira zehazki

Orokorrean mugak jartzea zaila egin zen, baina zenbait puntu zehaztea lortu zen. Bilera honen sintesi eta ondorioen erredakzioa gure txokoan zintzilikatuko dugu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s