Agroekologia, zer da?

Nekazaritza ekologikoa eta landa garapen iraukorra biltzen eta bultzaten dituen kontzeptu zabala da. Agroekologiaren sustapenak, nekazaritza sistemak bere osotasunean aztertzea eskatzen du, horregatik esan dezakegu orokorrean 4 adar biltzen dituela kontzeptu honek:

  • Ekologiko-teknikoa
  • Sozial-ekonomikoa
  • Sozial-politikoa
  • Kulturala

Ikupesgi anitza kontutan izanda, sozialki bidezkoa den nekazaritza ekologikoa sistemak bultzatzen ditu.Gainera, nekazaritzak bere arlo guztietan parte hartzailea izan behar duela ulertzen du; adibidez, ikerketa mailan ere sistema parte hartzaileak sustatzen dituen, non baserritarrak eta ikerlariak harremanetan eta elkar lanean dauden (egiten-jakitearen transmisioa, e.a), baserritarren eta herritarren munduak elkartuta behar dute egon, eta abar.

Bibliografian bilatutako definizio batzuk adibide hartuta:

  • “Agroekologia, ekologiaren kontzeptu eta oinarriak nekazaritzako sistema iraunkorren diseinu, garapen eta kudeaketan aplikatzen dituen zientzia”
  • “Fenomeno biologikoei interesatuz ingurumenaren errespetu eta nekazaritzaren garapena bateratzen dituen desmartsa zientifikoa”
  • “Transgenikorik (OGM) ezta sintesizko produkturik (pestizida, herbizida)  erabiltzen ez duen ekoizpen laborantza sistema, oinarrizko oreka naturalak errespetatuz. Laborantza tradizional eta bizi zientzietako jakitate berrien bateratzea.”

Azken urteetan, Agroekologiak, mugimendu sozial eta zientzia diziplina izaerak jaso ditu.

EHKOlektiboak, Agroekologiaren definizioa topatzeko xedearekin, Frantziako Jacques Tassin Ekologo ikerlaria gonbidatu zuen 2012ko Asunak jardunaldietan. (Ikusi, hitzaldi honi buruzko komentarioak)

Orokorrean baiezta dezakegu, lurralde bakoitzeko kolektiboek beren baldintzak aztertu eta kontutan hartuta beren agroekologia zer den definitu behar duela. Afera horretan dabil gaur egun EHKOlektiboa.

Anuncios

Un comentario en “Agroekologia, zer da?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s