Jacques Tassin hitzaldia, Asunak jardunaldiak 2012 irailak 6

ASUNAK (2)        ASUNAK (6)

Quand l´agro-écologie se propose d´imiter la nature” (Agroekologiak natura imitatzearen helburu duenean) izenburuarekin eman zuen Montpellierretik etorritako Jacques Tassin ikerlariak. Cirad (Centre de coopération Internationale de Recherche Agronomique pour le Développement) frantses erakunde publikoan lan egiten du. Ikerlari honi, Hego herrialdeetako ekosistemei interesatu zaizkio urte askotan, ekosistema naturalak eta gizakiak antolatu eta kudeatutako sistemen arteko paralelo eta ezberdintasunak konparatzeko helburuarekin. Lan horiek urrunago eramateko, herrialde okzidentalek naturarekiko duten iritzi eta irudia aztertzea beharrezkoa zela ohartu egin zen eta horrela egin zuen beraz.

Ikerketa guzti horietarik ikasitakoarekin agroekologiari buruko ohar eta ondorio batzuen aurkeztera etorri zen.

Hitzaldiak berak, « natura » adibidetzat hartuz, gizartea sortuz geroztik honekiko definizio eta iritzia garaien arabera, pertsonen arabera, historiaren arabera… biziki aldakorra zirela frogatu zuen, azkenean, entzulegoa pixka bat inarrosi zuen ondorio batera heltzeko : Nekazaritzak ez du natura imitatu behar, ezin daiteke erran posible dela… Natura eta honen ziklo ezberdinen interpretazio bat baizik ez dezakegu egin gizakiok, gure ezagutza, iritzi, kultura, historia…-ren arabera. Ondorioz, guztiz artifiziala litzateke natura imitatzen dugula esan edo pentsatzea. Gizakiok egin dezakegun bakarra, natura eta bere prozesu ekologikoak bideratu, neurtu, kontrolatu edo kudeatzea da. Nekazaritzan, definizioz, gizakiaren eskusartzea dago naturaren antolaketan… ondorioz, agroekologia ezin daiteke natura imitatzen duen nekazaritza modu baten gisan definitu.

Ondorio honetara heldu eta, EHKOlektiboko proiektua laburki azaldu eta honekin lotura egiteko, Tassin-ek argi utzi zuen : Agroekologia, bertako baldintzei ahalik eta hobekien egokitzen den nekazaritza « soziala » da. Zer erran nahi du horrek ? Herri, erresuma edo eskualde bakoitzean agroekologiaren zehaztasuna eta ondorioz definizio zorrotza ezberdina dela. Esan nahi du, guri, euskaldunoi, dela Euskal Herriko Agroekologiaren definizioa zorrozki eztabaidatu eta idaztea. Gure herriko baldintza ekonomiko, sozial, politiko, ekologiko eta historikoa ez ditu inork gu baino hobeki ezagutzen eta !

Ondorioz, EHKOlektiboaren asmoa bide onetik doala zihurtatu digu Jacques Tassin-ek. definizio hau osatuko duten balore eta printzipioak eztabaidatzea, adostea eta erredaktatzea zorrotz eta zehazki egitea insistituz.

Gelan zeuden 80 bat entzuleetarik ekoizle anitz zegoen (iparralde eta hegoaldetik ere bai) eta kontsumitzaile bai eta teknikari batzu ere. Denak Jacques Tassin-en ikuspegi eta ardudiaketarekin bat ez egon arren, entzuleria iñarrizo eta gogoetara bultzatzen lortu da. Gainera, gehiengo zabalak, mezu orokorra entzun du : GURI DA ERAIKI NAHI DUGUN NEKAZARITZA MODELOAREN DEFINITZEA ZEHAZKI ; EZ DA DEFINIZIO UNIBERTSALIK !

                                      ASUNAK (3)

HEMEN AZPIAN DUZUE JACQUES TASSIN-en ARTIKULUA:

PDF doc. C61-Tassin-_Agro-ecologie[1]

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s